François (Frantxoa) Cachenaut

Sorturtea: 1948

Afiliazio herria: Jatsu (Garazi)

Frantxoa Cachenaut Heletako Karrikartea etxean sortu zen 1948ko abuztuaren 3an. Zazpi haurrideko familia batean hazi da. Bigarrena Algeriako gerlara joan zen bolondres eta han berean hil zen 1956ko azaroaren 26an. Gertakari harek, garaian 8 urte zituen Frantxoa arrunt markatu zuen.

Gogo handirik gabe, Irisarriko eskola publikoan ibili zen (1954-1961), baina 13 urtetan utzi behar izan zuen bere burasoak etxaldean laguntzeko.

1961 eta 1966 artean (18 urte bete arte), Irisarriko apezetxean laborantza klaseak hartu zituen Maintenu apezarekin (egun-erdi bat astean, familia laguntzak ukaiteko baldintza).

Ezkondu ondoan arrebetarik bat familiako etxaldean plantatu baitzen 1965ean, Frantxoak sasoineko lan ezberdinak egin zituen han hemenka (mahats-biltzea Saint-Émilion-en 1966an, beterraba biltzea neguan 1967tik goiti, baxera garbitzaile Biarritzeko Winsor jatetxean 1970-1971n),1972an Janinerekin ezkondu aitzin.

Orduan, Jatsuko Bonebeltxenia izeneko etxaldean plantatu zen, hots bere emaztearen familiako etxaldean. Etxe hartean berean, Janine-ren aitatxi-amatxiak eta burasoak bizi ziren ere. Aitatxi 1984an zendu zen 88 urtetan eta amatxi 1996an 100 urtetan, erran nahi baita 12 eta 24 urte Frantxoa eta Janine ezkondu ondotik.

Frantxoak eta Janinek bi seme ukan dituzte: Xabier (1973) eta Éric (1974).

2015ean zendu den bere emaztearekin beraz, Frantxoa familiako etxaldean aritu da lanean behi eta ardiekin (udan Urkulun). Biziaren bilakaera eta baserrian ekarriak izan diren berritasunak aipatzen ditu.

2008az geroz erretiratua da eta bere semeetan bihirik ez dut segida hartu.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 369 369 - François (Frantxoa) Cachenaut 2020-09-17 0:47:55 Jatsu (Garazi) Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Lanen banaketa hiru belaunaldien artean 0:04:46
2 Auzoko heriotzak 0:03:56
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.