Germaine Gainza

Sorturtea: 1944

Afiliazio herria: Banka

Germaine Gainza 1944an sortu zen Bankako Atxaurrainea izeneko etxean. Sei haurrideen (lau mutiko eta bi neska) arteko zaharrena da.  Beste bostak zenduak dira gaur egun. Germaine oraino erregularki Atxaurraineara itzultzen da bere koinata (Xan anaia zenaren emaztea) eta ilobaren ikustera. 

Lehenik herriko eskola publikoan ibili zen (1950-1958) eta zertifikata hor lortu zuen. Ondotik, Saint-Joseph serorek atxikitzen zuten menaiu zentroan ibili zen (1958-1960). 

Ondoko bi urteetan (1960-1962), bere burasoak lagundu zituen etxaldean bere lau anaiak joanak baitziren (Xan Estatu Batuetan zen, Marcel Algerian, Jean-Pierre Bankako beste etxalde batean ezkondua eta Sauveur apez izateko bidean). 

Ondotik, familia laguntzaile izateko formakuntza bat segitu zuen Pauen (1962tik 1964ra, ikastaldi aitzineko prestaketa batekin, ikastaldiarekin eta Versailles ondoko Thoiry herrian lau hilabetez hartu kurtso teorikoekin). Horri esker, bere lana urte batez egin ahal izan zuen Hazparnen, baina errealki obratzeko paradarik ukan gabe (1964-1965). Hortik, Parisera joan zen bere ahizparen gana. Han, bikote zahar baten etxean lan egin zuen, jende horiekin maiz “Château de la Couvière” izeneko beren Normandiako jauregira joaten zelarik. 

1966ko abuztuan Euskal Herrira itzuli zen, eta bizpahiru egunen buruan, Parisera joan aitzin jadanik ezagutzen zuen Jeannot Lukugaray-rekin (Armendaritze) ezkondu zen. Hiru seme ukan zituen 1969an eta 1971n (biritxiak, baina bat zendu zen) eta 20 urtez bere senarra pilotak egiten lagundu zuen. 1986an, senarra eta biak bereizi ziren eta bere si semeekin bizi berri bat hasi zuen Baionan. 

Han konpainiako andere izan zen Bourbon familiarentzat (Angelun etxe bat zuten paristar burgesak), lehenik gizonarentzat (1986-1992) eta gero emaztearentzat (1993-2005). Haren zerbitzuko izan den azken 13 urteetan, Bourbon andearekin Parisen egon da sei hilabetez. Germainek erretiroa hartu zuen, emazte hura 2005ean zendu eta aski fite. 

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 392 392 - Germaine Gainza 2021-06-04 1:06:49 Baiona Euskal Kultura Erakundea

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.