René Harlouchet

Sorturtea: 1953

Afiliazio herria: Baiona

René Harlouchet 1953an sortu zen Ahatsako Arrokigaraia izeneko etxean. Lau haurrideko familia bateko bigarrena da. Besteak Louis (1951-1974), Christian (1956-2011) eta Laurence (1967) dira.

10 urtetan (1963an), herriko esko publikoa utzi, Biarritzeko kolegio-lizeoan sartu eta bere batxilergoa han ukan zuen 1970ean. 1970-1972 urteetan, Pauen Maths sup-Maths spé matematika ikasketak egin ondoan, CNAM-eko Enpresa-Informatikaren Institutuan segitu zuen Paris 3 unibertsitatean (geroztik, industria eta enpresarako goi-mailako informatika eskola nazionala bilakatu dena eta Essonne departamenduko Evry hirian kokatua dena).

1975eko azaroaren 4an, bere kusia Claude Harlouchet-ek Donostian sortu SETI S.A (Sociedad de Estudios del Territorio y Ingenieria) enpresan sartu zen. 

Garai berean gainera, Elhuyar taldearen bitartez, euskarazko lehen hiztegi zientifikoak informatikan ezartzen aritu zen. 

1979an SETI S.A enpresa hetsi zelarik, René  Gipuzkoako Farmazien Batasunean (UFG) lanean aritu zen 1981a arte,  SETI S.A batasun horren zerbitzu hornitzaile zelarik.  

1979an Odette-rekin ezkondu zen eta 1981ean Baionan plantatu ziren. Ordukotzat, SEI informatika enpresaren langilea zen (Enpresa horren sortzaileetan eta akzioduna izan da 1976tik goiti). 1980an, astean behin ari zen, 1981ean astean hiru egunez, etab. 1994an zorrak ordaindu ezinik gelditu baitzen, Mondragon Corporation taldeko LKS zerbitzu-kooperatibak SEIren kudeaketa-informatika adarra bereganatu zuen. Adar horretan 60 langile ari ziren, bera barne. 

2003an, Renék SEI utzi eta LKS-era joan zen (informazio teknologietan, aholku juridikoan eta kudeaketa aholkularitzan berezitu SEIren etxe buruzagia)  eta erretiroa 2017an hartu zuen.

Horrela, 40 urtez, Renék informatikaren eta kooperatiba mugimenduaren garapenean parte hartu du Euskal Herrian.  

Bere ibilbide profesionalaz gain, René Harlouchet-ek klaseak eman ditu goi mailako irakaskuntzan, lehenik 1983an Baionako IUTn, 1986tik goiti Software eta sistemen Institutuan (IDLS), 1995ean gaur egungo ESTIA (Industria Teknologia Aurreratuen Goi Eskola) bilakatuko zena, eta 1990etik 1996ra Deustoko unibertsitatean (Bilbo).

Odette-rekin, hiru haur ukan dituzte 1982, 1985 eta 1989an.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 MB-255 Aro berri: informatika 1984-06-16 0:15:05 Baiona Maite Barnetche
2 MB-256 Aro berri: informatika [frantsesezko azpitituluekin] 1984-06-23 0:15:05 Baiona Maite Barnetche
3 MB-298 Informatika Euskal Herrian 1986-12-07 0:15:05 Angelu Marie Bidart
4 311 311 - René Harlouchet 2018-02-08 1:07:48 Baiona Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.