Dominika Heguy

Sorturtea: 1912

Heriotze urtea: 2010

Afiliazio herria: Itsasu

Dominika Mendiboure, ezkontzaz Heguy, 1912ko agorrilaren 16an sortu zen, Bidarrain, Mendiburia etxean. 11 urte arte, eskolara joan zen eta, 13 urte arte, etxean lan egin zuen. Gero, Pocorena etxaldean lan egin zuen, 16 urte arte. 16 urtetik 20 urte arte, Biarritzen lan egin zuen, janari saltegi batean, eskuetaratze lanak egin zituen, eta gero, Grand Hôtel jatetxeko sukaldean lan egin zuen. 20 urteetan, Bidarraira itzuli zen eta Irissarriko dendari eskolan ikasi zuen (jostea, brodatzea). 20 urteetan ezkondu zen eta Itsasun plantatu. Auguste, haren senarra, Ortzaizera joaten zen lanera, bizikletaz. Lehenik Zuraideko harrobi batean hasi zen lanean, eta gero Itsasuko meatzean, 1938ko hastapenaz geroz. Dominicak ere Itsasuko meatzean lan egin zuen, sukaldari gisa.

2010eko urriaren 21ean zendu zen.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 44 44 - Dominika Heguy 2008-10-20 0:41:07 Itsasu Xabier Itzaina

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.