Gracie Heguy

Sorturtea: 1935

Heriotze urtea: 2018

Afiliazio herria: Hazparne

Hazparnen sortu da Gracie Héguy 1935eko irailaren 14an, aita hargina eta ama Bréchoire-Madré zapatagintza lantegian zituelarik (aita bera ere enpresa horretan sartu zen 1939-1945 gerlatik itzultzean).

Gracie, alaba bakarra, 14 urtetan hasten da Bréchoire-Madré zapatagintza enpresan lan egiten. Kolatzean, tolestean eta juntatzean jarduten du 1949tik 1959era, urte hartan utziko baitu lantegia etxean lan egiten segitzeko, haurrak hezten dituen bitartean. 1980an, lantegira itzultzen da (ez Bréchoire-Madréra, arte hartan hetsi baitzuen). 1995ean hartu du erretreta.

1955ean ezkondu Jean-Pierre-ekin, eta hiru haur ukan ditu Graciek.

2018ko agorrilan zendu da.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 77 77 - Gracie Heguy 2010-04-01 0:47:47 Hazparne Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.