Henri Aldax

Sorturtea: 1930

Heriotze urtea: 2023

Afiliazio herria: Ortzaize

Henri Aldax 1930eko uztailaren 2an sortu zen Lekunberriko Urrutia izeneko etxean (Janitz auzoan). Bi haurreko familiako gazteena da.

Herriko eskola publikoan ibilia da (1936-1944) zertifikata ukan arte. Ondotik, familiaren etxaldean lanean aritu da 1958an Isidorarekin ezkondu arte.

Bere gaztaroan bi gertakari garrantzitsu izan dira halere: ongi gogoan duen Munduko Bigarren Gerla eta Algeriako Oran hirian 1950eko urritik 1952ko martxora egin zuen soldadogoa.

1958an, Henrik Lekunberri utzi zuen, Isidoraren sortetxea den Ortzaizeko Etxaarian finkatzeko. Urtez-urte hobekuntzak ekarri ditu, hala nola ondoan etxe berri bat eraikiz zeinetan egon diren 1960tik goiti, edo 7 hektare larre pentze bilakaraziz. Bestalde, bere estokari esker, zurgintza lan franko egin ahal izan ditu eta hortarik, laborantzak ekartzen duenaz gain, beste diru sartze bat lortu du. Isidorak eta Henrik lau haur ukan dituzte: Michel (1959-1973), Anne-Marie (1960), Françoise (1963) eta Pierre (1970), gaur egun etxaldea kudeatzen duena (ardi esnea bestelakotuz).

Marie-Jeanne, Isidoraren ahizpa mutxurdina, lau urte zaharragoa dena, beti etxean egon da, dendari bezala.

2023ko agorrilean zendu zen.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 352 352 - Henri Aldax 2019-06-07 1:19:26 Ortzaize Terexa Lekumberri
2 abk-2 Eleketa emankizuna #1: emigrazioa 2022-04-26 1:18:34 Baigorri Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.