-
|
- Euskara
Alexis Inchauspe
1934 / 2020
Afiliazio herria:
Donazaharre
Alexis Inchauspe 1934ko irailaren 2an sortu zen Donazaharreko Errekaldea izeneko etxean. Bost haurrideko familia bateko laugarrena zen.
Lehenik etxe ondoan zuten herriko seroren eskolan ibili zen eta gero Hazparneko kolegioan (1946-1949). Zertifikata eta oinarrizko ikasketen agiria han ukan zituen.
1949tik 1955era, denbora berean etxaldean eta sasoineko lan ezberdinetan aritu zen: gasnagintzan Roquefort esnetegiarentzat, ikasleak zaintzen Frantsesenia laborantza eskolan, bildots hiltzen, etab.
Soldadogoa 24 hilabetez egin zuen (1955eko abuztutik 1957ko abendura) Montléry, Saint-Maixent, Mande eta Alger hirietan.
Handik itzultzean, 1958ko maiatza-ekainean ernalarazle izateko formakuntza bat segitu zuen Rambouillet-eko Bergerie Nationale eskolan eta ondoko udazkenean hortan lan egiten hasi zen. Horri esker, etxaldeak eman etekin xumeak osatu ahal izan zituen.
Bere lanbidearen bidez, baina ere laborantza munduan (besteak beste FNSEA, SAFER edo laborantza asurantzetan) eta herriko bizian engaiatua zelako (auzapezorde 1959tik 1977ra, la Fabrique-ren kide), Alexisek Euskal Herri barnekaldeko laborantzaren eta bereziki Garaziko ibarrekoaren bilakaera ezagutu zuen 1960 urtetarik goiti.
1959an Marie-Jeanne-rekin ezkondu zen eta bost haur ukan zituzten 1960, 1961, 1962, 1967, eta 1971n sortuak.
2020ko maiatzean zendu zen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 290 | 290 - Alexis Inchauspe | 2017 | 1:15:29 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Alexis Inchauspe: familiaren aurkezpena eta haurtzaroko oroitzapenak | 0:03:51 | |
| 2 | Donazahartarrak eta Donibandarrak | 0:03:33 | |
| 3 | Intseminatzailea: lan eremuak; hazien jatorria eta aniztasuna | 0:02:04 | |
| 4 | Hazi izoztua: egiazko berrikuntza | 0:03:42 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Intseminatzaile lanbidearen eboluzioa | 0:04:26 |