-
|
- Euskara
Adrien Iratzoquy
1931 / 2023
Afiliazio herria:
Azkaine
Adrien Iratzoquy 1931n sortua da, Sara Andoitzian. Hiru anaia ziren. Bi urte berantago, familia Azkainen plantatu zen. Beste hiru anaia Tipulen Borda etxean sortu ziren. Sei mutikoen aitak gidari gisa lan egin zuen, lehenik Azkaingo Harrobiaren kontu eta gero Blanchisserie de la Nivelle enpresaren kontu.
Adrienek bigarren mundu gerla bizi izan zuen, bai eta kontrabandoko eta merkatu beltzeko gorabeherak.
13 urte eta erdi zituelarik, herriko eskola publikoa utzi zuen zurgin aprendizgoaren egiteko, Donibane Lohizunen (1944-1948). Soldadogo denboraz eta arrain salmentan egin sei hilabeteko lanaldi batez kanpo, beti zurgintzan ari izan da, lehenik langile gisa, 1961 arte (Lapitz eta gero Lasconateguy enpresetan), gero bere kontu 1961etik 1989 arte. 58 urteetan ukan zuen bihotzekoak enpresa bere semeari uztera sustatu zuen.
Adrienek beti biziki parte hartu izan du herriko bizian. Oroitzen da, gazte denboran (1946-1955), etxe kurrida eginik, abenduaren 31ko arratsean (Dios te salve) eta Ihauterietan, bai eta Jondoni Joane suaren gainetik jauzika ari izanik. 14 urteetan, Larrundarrak klikan sartu zen. 1946an, Tunanteak dantza taldearen sortzean parte hartu zuen. Hastapenean, zortzi mutiko baizik ez ziren.
Adrien pilota eta kantu zale sutsua ere da. 1964an, Hendaiako Gaztelu Zahar abesbatzan kantari hasi zen. 15 urtez segitu zuen eta gero Donibane Lohizuneko Goraki abesbatzan, 12 urtez. Gaur egun, herriko parrokiako abesbatzan ari da.
1958an ezkondua, Adrien, lau haurren aita da eta ere aitatxi. Harro da euskara ama hizkuntza haurrei transmititurik.
2023ko abenduaren 7an zendu da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 224 | 224 - Adrien Iratzoquy | 2014 | 0:57:03 | Terexa Lekumberri | |
| 2 | GI-ELEKETA-13 | Eleketa kronika #13: Adrien Iratzoquy | 2014 | 0:13:48 | Terexa Lekumberri | |
| 3 | ANE-009 | ANE-009 - Adrien Iratzoquy | 2020 | 0:35:00 | Lierni Elortza , Bernadette Iratzoki |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Larrundarrak klikaren sortzea | 0:01:47 | |
| 2 | Tunanteak eta Ikasleak dantza taldeak | 0:09:02 | |
| 3 | Gerla denborako bizi baldintzak | 0:12:23 |