Andoni Iturrioz

Sorturtea: 1945

Afiliazio herria: Senpere

Andoni Iturrioz Aritzluzieta etxaldean sortu zen 1945eko ekainean. Bere ama etxalde horretan sortu zen ere, Oiartzunetik gora mendi betean (Gipuzkoa). Hiru haurridetik bigarrena zen (gehiena, Anje, Oiartzunen sortu zen 1943an eta gazteena, Maite, Ambert-en 1948ko uztailean).

Aita, Manuel Iturrioz, Orexako (Gipuzkoa) Txuriñe baserrian sortu zen, eta ama izanen zen Asun Escudero-Arambururekin ezkondu zen 1943ko azaroaren 23an, Bigarren Mundu Gerla bukatu gabe zegoenean. Alabaina, garai gogorrak ziren (Manuel mugalari lanetan ari zen Euskal Herria bitan zatitzen duen mugan) eta haurdun zegoen Asunen egoera erregularizatu beharrak gertakariak bizkortu zituen.

Gerla bukatzean familia Ipar Euskal Herrira (Donibane Lohizunen urte eta erdiz) eta gero Frantziara aldatu zen: Ambert 1948an eta Enghien-Les-Bains, Parisetik 15 kilometrora (1950).

Manuel Iturrioz hainbat enpresatan langile aritu zen eta haurrak eskolara joaten ziren.

Baina familiaren irabaziek ez baitzieten ikasketak egiteko aukerarik ematen, Andoni lanean hasi zen baxoa 1964ean eskuratu eta. 1966an ezkondu zen.

Olivetti taldean aritu zen 1964 eta 1968 artean, eta 1968an (23 urte zituela) Philips Data System kontzesio bat sortu zuen. Gero, Philips Eindhoven-ek ordenagailuak zuzenean saldu nahi baitzituen kontzesioa erosi zion. Orduan (1972) Andoni sortu berria zen enpresa batean sartu zen: GSI, informatika zerbitzu enpresa. Hasieran hamar bat kide akziodun minoritario zituen Compagnie générale d'électricité CGE konpainiaren GSI adarra laster 1000 langilera pasatu zen.

1986an, langile guztiek (3000 inguru) CGE enpresa erosi zuten. Hamar bat urte geroago (1996), enpresak 5000 langile inguru zituenean, langileek berek enpresa ADP (Automatic data processing) enpresa estatu batuarrari saldu zioten. Andoni zuzendari egon zen erretreta hartu arte (2005). Orduan Euskal Herrira itzuli zen, bere gurasoek 1965ean egin zuten bezala. Senperen bizi da.

Euskal kulturaren mezenas bilakaturik, Larralde XVII. mendeko etxaldea erosi zuen (Amotze auzoan). Etxea berritu eta euskal kulturaren zerbitzurako kultur gune bilakatu zuen.

Bere aita Manuel Iturrioz (1902-1991) zendu eta gero, aitak hil aitzin idatzi esku izkribuak irakurri zituen. Orduan jakin zuen bere aitak Bigarren Mundu Gerlan jarduera klandestinoa bazuela Comète Sareko mugalari bezala.

Aurkikuntza horrekin eta esku izkribuak argitaraturik, bere aitaren aztarnak segituz joan zen, testuetan aipatzen zituen pertsonen eta gertakarien bila.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 220 220 - Andoni Iturrioz 2014-10-09 1:22:31 Senpere Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Comète sarea (1941-1945) 0:30:13
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.