Joseph Jaureguiberry

Sorturtea: 1930

Afiliazio herria: Donibane Lohizune

Joseph Jaureguiberry 1930eko irailaren 29an sortua da, Teilaria etxaldean, Donibane Lohizuneko Xantako auzoaldean (oraingo Xantako kolegioaren lekuan). Haren burasoak etxetiarrak ziren. Lehenago, Xantakoenian bizi izan ziren (oraingo golfaren lekuan). Joset sei haurreko familia batean hazi zen. Haien arteko zaharrena ere, Hélène, Eleketa programaren karietara filmatua izan da.

San Josep eskolan ikasi zuen. Soldadogoa bururatu eta, 1952an, Telesforo eta Maria Josefa Monzonen Portu Etxeberria etxaldean lan egin zuen (martxuka gorrigintzan, besteak beste).

1955ean ezkondurik, hango etxezain bilakatu zen. 1970ean, 18 urtez De Monzon familiaren zerbitzuan egon ondoan, laneko bizitegia utzi zuen, Urdazuri auzoaldean apartamendu bat erosi eta Donibane Lohizuneko herriarentzat lanean hasi zen. Erretreta 20 urte berantago hartu zuen, 1990ean.

Joset Jaureguiberry Donibane Lohizuneko bizi soziokulturalean ari izan da, bereziki dantzaren bidez. Gerlatik landa, 14 urte zituelarik eta amak sustaturik, Begiraleak dantza taldean sartu zen. Philippe Oyhamburu dantza-maisuak dantzaren maitasuna eman zion eta, urte bat berantago, Biarritzeko Oldarra taldean sartzea proposatu zion. Joset-ek han dantzatu zuen, 23 urte arte, denbora berean Begiraleak taldean ere dantzatzen segituz. 1960ko urteetan Begiraleak taldea berriz pizten lagundu zuen. Lehenik, dantzari trebea izan zen eta, gero, gazteei irakatsi zien. Alabaina, 27 urteetan Donibane Lohizuneko taldea utzi zuen eta 38 urteetan berriz sartu zen, irakasle gisa. Gero, lekukoa Betti Beteluri utzi zion. Hau Lapurdiko jauzien eta ihauterien sustatzailea izan zen. Joset Jaureguiberryk Donibane Lohizuneko parropiaren bizian parte hartzen du. Don Txomin Onaindia bikarioak sustaturik, Besta Berriko pabiloia eraman zuen, berrogei urtez, 72 urte arte.

Joset Jaureguiberry bi haurren aita da. Biek familia sortu dute.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 209 209 - Joseph Jaureguiberry 2014-06-27 1:03:59 Donibane Lohizune Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Etxeko jaun eta bordari 1950 urteetan 0:02:19
2 Begiraleak dantza taldea 0:38:12
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.