-
|
- Euskara
Joseph Arrieta
1939
Afiliazio herria:
Donibane Lohizune
Joseph Arrieta 1939an sortu zen, Donibane Lohizuneko Akotz auzoko Urthaburu Etxeberria etxaldean. Hamar haurreko familian hazi zen. Raphaël eta Albine Latasten baserrian, bere burasoak maizter edo etxetiar bezala lanean ari izan ziren. 1962an, baserria erosi eta etxaldearen jabe egin ziren.
Familia esne ekoizpenaz eta baratzezaintzaz bizi zen (merkatuan eta etxaldean, esne eta barazki salmenta). Irabaziak osatzeko, inguruko beste laborari batzuekin Akoztarra elkartea sortu zuten eta animaliekin (zaldiak, idiak edo behiak) eta iraulkiekin auzoko zikinak biltzen zituzten. Gerora, jarduera hau Herriko Etxeak bere gain hartu eta mekanizatu egin zuen.
Joset (bere euskal izenaz), 15 urterekin, Peio Uhalde jaunaren harategian aprendiz gisa lanean hasi zen. 1971an, harategia erosi zuen. Erretretan sartu denetik, bere semeak du gaur egun Gambetta karrikan den Familien Harategia atxkitzen. Joseten semea harakina, xerriki saltzailea eta janari prestatzailea da.
Josetek ingurumena osoki aldatzen ikusi du (oihan-galtzea, urbanizazioa, autobidea, industria gunearen antolamendua).
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | DL-4 | DL-4 - Joseph Arrieta | 2012 | 1:00:30 | Xan Aire |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | "Boucherie des Familles" harategiaren lanmoldeen eboluzioa | 0:04:09 | |
| 2 | Akotzeko auzoa (Donibane Lohizune) | 0:17:52 |