Joxemari Ostolaza "Xalbardin"

Sorturtea: 1948

Afiliazio herria: Urruña

Joxemari Ostolaza Donostian (Egia auzoan) sortu zen 1948an. 20 urte arte Gipuzkoako hiriburuan bizi izan zen.

Hiru haurrideko familia xume batekoa zen. Lehen mailan eskola publikoan ikasi zuen 1960 arte eta gero hiru ikastetxe pribatutan egon zen: jesuiten kolegioa (1960-1961), San Jose Akademia (1961-1962) eta Don Bosco (1962-1963).

Gero Donostiako auto konponketa tailer batean aritu zen lanean (1963-1967) arratsetan eskolak hartuz. 1968ko ekainaren 8an presondegiratu zuten Txabi Etxebarrieta (ETA - Euskadi Ta Askatasunako buruzagia) hil eta biharamunean.

Hiru urtez kartzelan egon (1968-1971) eta Donostiatik hurbil kokatu zen, Usurbilen hain zuzen Miren Intxausti bizilagunarekin. Ihintza alaba 1972an sortu zen eta 1973an familiak Ipar Euskal Herrira ihes egin behar izan zuen. Haitz semea 1975ean sortu zen. Familia Azkainen eta Ziburun bizi izan zen, eta azkenik Urruñan 1980tik goiti.

Hainbat lanbide egin eta (auto konponketa tailerra, kinkila saltokia) amnistia legeak lagundurik, Joxemari Hego Euskal Herrira begira hasi zen lanean 1980an: inportazio-esportazioak, eta 1984an APIKA informatika enpresa sortu zuen eta hor segitu zuen 2013an erretreta hartu zuen arte.

Joxemarik 1977tik goiti Zeruko Argia (1980tik Argia) euskarazko aldizkariaren berpiztean parte hartu zuen. APIKA enpresak berpiztean lagundu zuen.

Bestalde, Joxemari euskal kantari engaiatu zen. Tiple (soprano) Donostiako katedralean 10 eta 14 urte artean, gazteleraz kantatzen zuen auzoko talde batean (Los Pergola- 1963) eta beste talde batean ere (Los Paxai- 1964).

1965ean euskara berreskuratzea erabaki zuen eta euskal kantuaren berpizkundean ekarpena egitea ere. 1967an Imanol Larzabal kantaria ezagutu eta bere kantaldietan parte hartu zuen.

Ipar Euskal Herrian bizi zeno (1973tik) sortu zuen Eltzegor taldea (1976-1992). Gaur egun talde horrekin identifikatzen dugu. Gizon talde horrek hiru disko argitaratu zituen (1984, 1988 eta 1992). Kantuak 1970-1980 urteetako testuinguru politiko latzari lotuak dira (borroka armatua Ipar eta Hego Euskal Herrian, talde paramilitar eta parapolizialen erailketak, eta abar).

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 MB-230 Eltzegor abesbatza 1983-09-03 0:15:22 Urruña Maite Barnetche
2 MB-231 Eltzegor abesbatza [frantsesezko azpitituluekin] 1983-09-09 0:15:21 Urruña Maite Barnetche
3 321 321 - Joxemari Ostolaza 2018-08-08 1:12:41 Urruña Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Eltzegor taldea (1976-1992) 0:07:20
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.