Kattalin Ithurralde

Sorturtea: 1914

Heriotze urtea: 2022

Afiliazio herria: Donibane Lohizune

Kattalin Ithurralde 1914an sortu zen, Donibane Lohizuneko Labrouche etorbidean. Bere burasoek epizeria-drogeria bat zuten han (burasoak ez ziren sortzez donibandarrak; aita Arrangoitzekoa zen eta ama Arbonakoa). Ahizpa batekin hazi zen.

Kattalinek lehenik San Josepe eskolan eta gero batxilergoa lortzeko Pauen (Saint-Maur-eko eskola) ikasi zuen.

Kattalinen oroitzapen guziak Donibane Lohizunerekin hertsiki lotuak dira: haurtzaroko jokoak, erlisionezko praktikak (katixima, komunioa, Mariaren alaben kongregazioa) eta gaztaroko eta nerabezaroko aisialdiak (Begiraleak taldea).

1941ean, André Ithurralderekin ezkondu zen. Bikoteak bost haur izan zituen.

Senarraren aktibitate erritmoari egokitu zitzaion. Izan ere, senarra 1940ko hamarkadan enpresaburua izan zen (Saint-Jean eta Soluco kontserbategiak), ontzijabea ere, eta, 1971etik 1987ra, 17 urtez, herriko auzapeza izan zen (harrera anitz).

Senarraren presentzia azkarra izanik ere, Kattalin ez da itzaleko emaztea. Nortasun azkarra du eta ez du gordetzen.

2022ko uztailean zendua da.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 DL-13 DL-13 - Kattalin Ithurralde 2011-03-10 1:09:02 Donibane Lohizune Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Akotzeko auzoa (Donibane Lohizune) 0:17:52
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.