Jean-Baptiste Larretche

Sorturtea: 1929

Heriotze urtea: 2019

Afiliazio herria: Urruña

Maddalenen anaia, Jean-Baptiste Larretche, 1933an sortu zen Jatsu Baitan, eta haur gazteena zen. Maddalen eta bere arteko bikiak sortu eta laster hil baitziren, Jean-Baptiste-ek harreman biziki hurbila du Maddalenekin.

Urruñako Saint-François-Xavier eskola pribatuan ikasi zuen. Eskola Bigarren Mundu Gerlan errekisizionatua izan baitzen, bi mutiko ikasgelak Urtubia gaztelura joan ziren bi urtez.

Bere arreba bezala, ikasketa egiaztagiria eskuratu gabe eta frantsesa ongi ikasi gabe utzi zuen eskola.

Soldaduska 18 hilabetez egin zuen (1953ko azarotik 1955eko apirilera), eta azken 9 hilabeteak Tunisian egin zituen. Berantago, armadara deitua izan zen 3 hilabete eta erdiz, eta hauetatik bat eta erdi Aljerian egin zituen.

Jean-Baptiste Lourdes (Frantzian) hirian aritu zen lanean, gero zapatagintzan Hendaian, gero Donibane Lohizunen ostalaritzan (Moderne hotelean), eta urte luzez hiri bereko Etchevers kinkila saltegian.

Maddalenek 14 urte zituen eta Jean-Baptiste-ek 10, Alemaniarrek Bidegain Berri etxeko Frantxa Usandizaga auzokoa atxilotu eta laster (1943ko urtarrilaren 15a), Comète Sareko kide batek beren gurasoei galdegin zienean ea Jatsu Baita muga pasa nahi zuten pilotu ingelesentzako aterpe izan zitekeenez. Gurasoek onartu zuten.

Maddalen eta Jean-Baptiste-k garai latz horietako oroitzapen zenbait dute.

Gaur egun biak Jatsu etxean bizi dira, 1980an Jatsu Baitako jabeak (Delage) beren Louis anaiarentzat eraikia, bere etxea berreskuratu nahi baitzuen. Louis 1983an zendu zenez, Larretchetarrek Jatsun segitzen dute.

Jean-Baptiste Larretche 2019ko uztailan zendua da.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 215 215 - Jean-Baptiste Larretche - Madeleine Sorhouet 2014-09-10 0:52:22 Urruña Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Comète sarea (1941-1945) 0:30:13
2 Kontrabanda Urruñan 0:03:12
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.