Maite Irazoqui 1950eko ekainaren 5ean sortu zen Urruñako Olheta auzoko Manttu Baita etxean. Laborari familia bateko azken haurra da (9 haur).
Urruña eta Olhetako eskoletan egin zituen lehen mailako urteak (1957-1962). Brebeta eta Baxoa Angeluko Stella Maris ikastetxean pasatu zituen (1962-1969) eta Letra Modernoetako lizentzia Vincennes-eko unibertsitatean (Frantzia).
Gero Mauleko Saint-François kolegioan (1973-1975) eta Uztaritzeko San Frantzisko Xabier kolegioan (1975-1982) irakatsi zuen.
Irakaskuntza Katolikoko Formakuntza Zentro gorenean (ISPEC: 1982-1983) urte beteko formakuntza egin eta Paueko (Frantzia) Saint-Maur kolegioko zuzendari izan zen (1983-1991), gero ikastetxe pribatu guztiena (1991-2005): 8 urtez Pirinio Atlantikoetako departamenduan eta 6 urtez Baiona-Lescar eta Olorueko diozesan.
Bere karrera Angeluko Missions Père Cestac elkarteko zuzendari gisa bukatu zuen (2005-2012).
Maite Irazoquik, erretretan ere, mugimendu espiritualetan oso inplikatua segitzen du, baita Euskal Herrian bakearen aldeko giristinoen Atxik Berrituz kolektiboan.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 315 | 315 - Maite Irazoqui | 2018-06-18 | 1:28:26 | Baiona | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Manttu Baitako familia | 0:03:25 | |
2 | Heziketa giristinoa | 0:01:55 | |
3 | Bere ama, egiazko etxeko anderea | 0:01:14 | |
4 | Euskara, ama hizkuntza | 0:02:06 | |
5 | Oletako eskolatik Urruñakora (1957-1962) | 0:01:28 | |
6 | Diozesako eskola girixtinoen buru | 0:04:55 | |
7 | Atxik Berrituz taldea | 0:05:17 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Manttu Baitako familia bizia | 0:05:11 |