Margaita Etchelecu

Sorturtea: 1948

Afiliazio herria: Donibane Garazi

Margaita Etchelecu (Etxeleku euskal ortografiarekin idazten da ere) 1948an sortu zen Gabadin, etxetiar familia batean.

Zazpi haurrideko familia bateko zaharrena da. Gabadiko eskola publikoan ibili zen (1955-1961), Donapaleuko Jeanne d’Arc kolegioan eta gero Institution d’Arthez ikastegian ere (1961-1968). Batxilergoa hor lortu zuen. 

Gaztaroan, Gazteri laborari katolikoan (JAC) eta Gazteri giristinoaren baserriko mugimenduan (MRJC) ibili zen. Han, Jean-en ezagutza egin eta 1970ean ezkondu ziren. Bi seme ukan dituzte: Peio 1974an eta Iñaki 1977an.

1968an Batxilergoa ukan bezain laster, Frantsesenia laborantza formakuntza zentroan sartu zen eta 1969an horren zuzendaritza hartu zuen. 27 urtez lizeoko zuzendari izan da. 2006an lizeoa utzi zuen, 38 urte han iragan ondoan. 

Formakuntzaren bidez, Margaitak laborari gazte anitz lagundu ditu Garazi-Baigorriko ibarrean plantatzen. 1960 urtetarik 1990 urtetara laborantza munduak ukan dituen aldaketen lekukoa eta denbora berean eragilea izan da.

Luzaz Donazaharren bizitu ondoan (2012an zendu bere senarraren sorterrian), gaur egun Donibane Garazin bizi da. 

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 324 324 - Margaita Etchelecu 2018-08-23 1:07:31 Donibane Garazi Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.