Marie-Albertine (Maddi) Gorostiague

Sorturtea: 1941

Afiliazio herria: Lasa

Marie-Albertine (izengoitiz Maddi Iribarne, ezkondu ondoan Gorostiague) 1941eko apirilaren 7an sortu zen Lasako Belaztegia izeneko etxean, Ontzorone auzoan.

Urte batez herriko eskola publikoan eta seroren pentsioan ibili zen. Hura ezinbesteko etapa zen otoitzen ikasteko eta lehen  komunioa egiteko. 

Ondotik, bere adineko gazte gehienak bezala, auzoko eskolan ibili zen eta bere zertifikata han lortu zuen (1948-1955).

Gero, herriko seroren jostundegian egon zen (1955-1958) eta ondoren, negu batzuz josten ikasi zuen Donibane-Garaziko Etchegoin anderearekin, udan Itzalpea jatetxean lan egiten zuen ber (1958-1962).

1962an, Manez Gorostiague-rekin ezkondu zen, bera ere Ontzorone auzokoa. Elkarrekin, hiru haur ukan zituzten: Jean-Michel 1964an, Marie-Agnès 1967an eta Panpi 1971n sortu zena eta 2019an zendu.

Bikotea, gaur egun Jean-Michel-en eskuetan den etxaldeaz arduratu zen. 

Maddi herriko kontseiluan parte hartu zuen lehen emaztea izan zen eta hortan egon zen 19 urtez (1989-2008). 12 urtez, kontseiluko emazte bakarra izan zen gainera. 

2001ean erretiroa hartu zuen eta 2003an senarra galdu... Bi minbizi gainditu ditu, semearen heriotza pairatu, baina lurrari atxikiak diren jende horien itxaropen hori ez du sekula galdu.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 370 370 - Marie-Albertine (Maddi) Gorostiague 2020-09-18 1:36:18 Lasa Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Girixtino ohidurak Lasan 0:04:52
2 Amatasunaren inguruko ixiltasuna 0:03:39
3 Garaziko emazteak argitan 0:30:18
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.