Erramun Marticorena

Sorturtea: 1943

Afiliazio herria: Baigorri

Erramun Marticorena edo Martikorena 1943ko otsailaren 1ean sortu da Baigorrin, Otsobia etxean. Bi arreba zaharrago zituen eta bera azkena zen. 

Bere arrebak bezala Urdoze auzotegiko eskola publikoan ibiltzen da (bera sortu den Bastida auzotegiaren mugan dena) eta hango errientsa jadanik ohartzen da musikarako zuen beharria.   

Zertifikata 1957an lortu orduko, familiako etxaldean lan egiten du soldaduskara joan arte (1962ko uztaila-1963ko azaroa). Musikarako dituen gaitasunei esker, Versailles-eko armada gorputzeko orkestra militarrean eginen du.  

Handik itzultzean, Ibaigorri abesbatzan 15 urtez kantuz aritzeko sartuko da (1978).

Erramunek erabakitzen du ere bakarrik etxaldean aritzea eta 1968an helduentzako aprendizgo eta lanbide gaitasun brebeta lortzen du eta, honi esker, dirulaguntzak eskuratuko ditu.  

1978an, aita zendu zaion urtean, Elkar argitaletxeak luzatzen dion Baigorriko Artzain Laboraria diskoa ateratzeko proposamena onartzen du eta, ondorioz, haren herritik kanpo publikoaren aitzinean kantuz arituko da.

2002an, laborari erretrea hartzen du Erramun Marticorenak (haren emazteak hartzen du orduan laborari estatutua) baina  ikuskizunetako intermitente gisa segitzen du 2004a arte, agertokietan azken aldiko agertuko baita urte hartan. Kultura arteko trukadetan ere kantuz arizan da (Korsika, Bretainia, Flandriak, Austria…) baina ere Amerikako Euskal Herritarrentzat hainbat aldiz.  

1999an ezkondurik, Jonen aita da Erramun Marticorena 2002az geroz.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 MB-203 Erramun Marticorena : lurrari kanta 1982-04-17 0:16:14 Baigorri Maite Barnetche
2 MB-280 Herri urrats 1985-06-08 0:15:33 Senpere Maite Barnetche
3 288 288 - Erramun Marticorena 2017-02-10 1:23:25 Baigorri Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Ibai Gorri-ko kantari eta bakarlari 0:04:52
2 Kantua familian ta Bastidan 0:04:49
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.