Martin (Mattin) Oxarango

Sorturtea: 1928

Afiliazio herria: Aiherra

1928ko apirilaren 13an sortu da Mattin Oxarango, Makeako Iribarnea etxaldean, eta han hazi zortzi haurrideko familian.

Segurtamen handirik gabe herriko eskola publikoan ibili da (1933-1942), ondotik Lekorneko Garroa laborantza eskolara joateko. Han da, haren erranen arabera, zinez eskolatu (1942-1943). Garroa utzi du anaia, gerlako preso ohia, etxaldean laguntzeko.

1943tik 1957ra, laborantzako langile gisa lan egin du Makean, bere etxaldean eta etxez-etxe, garai hura soldaduskarekin artekatuz. Urte haietan herriko bizian parte hartu du, besteak beste Idiart apezaren antzerkietan eta kabalkadetan.

1957an Jeannerekin ezkondu eta emaztearen Aiherrako familiako etxaldean plantatu da Mattin, haren aitaginarrebarekin eta amaginarrebarekin bizitzeko. Ardi hazkuntza sarrarazi du (zenbait behi baizik ez ziren ordu arte) baina diru-laguntza ugari lortu ere 1960 hamarkadaren hastapenean, lur zati andana bat labakitzeko, besteak beste.

Lau haur ukan dituzte Mattin eta Jeannek. Azkenak du familiako etxaldearen segida hartu.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 360 360 - Martin (Mattin) Oxarango 2019-10-17 1:24:12 Aiherra Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Garroa laborantxa eskola (1942-1943) 0:03:51
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.