Michel Mendiboure

1944
Afiliazio herria: Senpere

Michel Mendiboure 1944ko abenduaren 1ean sortu zen Senpereko Uharte Etxeberria etxaldean. Zortzi haurrideetako seigarrena zen (aita eta ama hilak, hurrenez hurren 1962 eta 1975ean, 60 eta 62 urterekin).

Herriko eskola pribatuan hasi zen ikasten (1951-1955), gero Hazparneko San Josepe kolegioan segitu zuen (1955-1959), gero Uztaritzeko Seminario Txikian (1959-1963), Akizeko Seminario Handian (1963-1965) eta azkenik Baionakoan (1967-1968).

Soldaduskan (1966-1967) ordura arte ezezagunak zitzaizkion libertate zenbait ezagutu zituen.

Apeza izateko bidea 1968an utzi eta laborantza ikasketetan sartu zen (BTA eta BTS eskuratu zituen Etxarriko Association pour la Formation en Milieu Rural (AFMR) elkartean, 1968 eta 1970 artean). Horri esker bi urtez irakasten aritu zen Senperen (Saint-Christophe laborantza lizeoan). Gero Lapurdi barnealdeko laborantza aholkulari bezala aritu zen (1973-1989) eta azkenik Euskal Herriko Nekazarien Elkarteko (EHNE) permanente bezala.

Mendiboure bikotea 1992an atxilotu zuten, egoera irregularrean zeuden euskal errefuxiatuak aterpetzeagatik. Michel 4 hilabetez preso egon zen.

Kartzelatik atera eta, Hendaiako Garoa enpresak komertzial bezala kontratatu zuen, eta hor egon zen erretreta 2005ean hartu zuen arte.

Michel Mendiboure 1976tik hasi zen Euskal Laborarien Batasuna sortzeko bilkuretan inplikatzen, batasun hori 1982an sortu arte. Bestalde, Anai Artea elkartean ere engaiatua da (euskal preso eta iheslarien aldeko elkarte humanitarioa).

Michel Mendiboure 1972an ezkondu zen eta hiru alaba ditu: Leire, Joana eta Maiana, 1975, 1976 eta 1980 sortuak eta Ikastoletan ikasiak.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-57 Hazparneko laborantza eskola (azpitituluekin) 1974 0:15:16 Maite Barnetche
2 MB-124 Urrunako laborari gazte bat 1978 0:15:31 Maite Barnetche
3 MB-201 Hazparneko laborantza eskola 1982 0:15:18 Maite Barnetche
4 SEN-010 SEN-010 - Michel Mendiboure 2016 0:36:00 Xan Aire
5 SEN-011 SEN-011 - Michel Mendiboure 2016 0:24:00 Xan Aire
6 SEN-012 SEN-012 - Michel Mendiboure 2016 0:42:00 Xan Aire
7 SEN-013 SEN-013 - Michel Mendiboure 2016 0:13:00 Xan Aire
8 318 318 - Michel Mendiboure 2018 1:18:54 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.