Michel Brust

Sorturtea: 1939

Afiliazio herria: Arrosa

Michel Brust 1939an sortu da, Arrosako Eiharze auzotegian kokatu Bixarregia etxean. Lau haurrideko familia bateko (hiru mutiko eta neska bat) bigarrena da .

5 urtetik 14ra (1944-1953), herriko eskola publikoan ibiltzen da Angeluko Cantau lizeora joan aitzin, helduentzako zertifikata eta maiasturu lanbide gaitasun agiria (CAP/LGA) lortzeko (1953-1956).

Bere CAP lortu orduko, herriko maiasturu-zurgin baten (Larroudet Jauna) lantegian sartzen da soldadutza 1960ko urtarrilean egitera joan arte. Hiru hilabete berantago soldadutza bukaturik, hiru urtez lan egiten du Biarritzeko maiasturu batentzat (Herrador jauna), kontratu hau sei hilabetez moztuz Pariseko Vergez Jaunarengana lamellé-collé-aren teknikara formatzera joateko. 

1963ko ekainean, bere kontu jartzen da Arrosan langile batekin. Aski fite, 6-7 langile ari dira enpresan. Ortzaizeko Bizkaintzia etxeko Joséphine Cordovarekin ezkontzen da Michel 1967an.  Elkarrekin bi seme ukanen dituzte (Jean-Paul: 1968 eta Roger: 1972). 1995ean alargundurik, 1999an hartu du erretreta Michelek segida, gaur egun ezkondua eta hiru haurren aita den Roger semeari uzteko.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 379 379 - Michel Brust 2021-02-11 1:33:13 Arrosa Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Xuri eta Gorrien arteko kataskak (1940-1950) 0:03:58
2 Eiharze auzoko bizia 0:06:07
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.