Jean Moretti

1933
Afiliazio herria: Mendibe

Jean Moretti Mendiben 1933an sortu da Ondartzia etxean eta anaia gazteago bat du (1935).

Henriette Esponda, haren ama, garai batez Mendibeko auzapeza eta bi hotel-jatetxeko jabea izan zen Dominique Espondaren alaba zen: lehen hotela, Esponda izenekoa, herrian berean zen (ondotik Pedro Hernandezi saldua izan zitzaion), bigarrena Ahüzkiko lepoan zen eta jendean hara manoz eramaten zuen.  

Angel Moretti, haren aita, François Moretti famatuaren semea da. Hau, Pédelucq anaiek eskaturik, haren hiru anaiekin etorri zen Mendibera 1924an, egurra Iratiko oihanetik Mendibeko segeriaraino eramateko teleferikoa eraikitzeko.  

Mendibeko eskola publikoan 11 urte eta erdi arte ibiltzen da Jean, lehen zertifikata lortu arte.   Ikasketak segitzen ditu, Hazparnen lehenik, bi urtez bere bigarren CEP-a lortzeko 1946ko ekainean, eta beste lau urtez Baionako san Andres auzotegiko lizeo teknikoan Industriako Lehen Mailako Brebeta kausitzeko (1950 – Goi Mailako Teknikari Brebeta, gaur egungo BTS-aren heinekoa). 

Bizi osoan aeronautikan lan egiten du. 1968an, Anne-Marie Frois-ekin ezkontzen da. 

Mendiben iragan hautzaroaz, 1939-1945 gerlaz, bai eta aitzin eta ondoko garaiez oroitzapen zehatzak atxikitzen ditu Jeanek: Beppina, haren aitaren arrebak Scheppens (Jacques Pérot beste izenez) medikuaren etxean lan egiten du, Thérèse Esponda haren amaren ahizpa Jacques Péroten idazkaria da segeria zuzentzen duen garai osoan (1942ko ekainetik 1943ko uztailera) eta Angel bere aita periferikoaren ibilmoldearen arduraduna da Iratiko tauladan gerlaren ondotik.  

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 219 219 - Jean Moretti 2014 1:14:18 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Mendibeko segeriaren berriz abiatzea (1942) 0:05:32
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.