Noëlie Kurutcharry

Sorturtea: 1946

Afiliazio herria: Aintzila

Noëlie Kurutcharry, sortzez Etcheverry, 1946ko abenduaren 7an sortu zen Aintzilako Ibarnia izeneko etxean. Sei haurrideen arteko zaharrena da (bost neska eta mutiko bat, bera baino 16 urte gazteagoa dena). Noëlie Aintzilako eskola publikoan ibili zen (1953-1958), ondotik Donapaleuko Jeanne-d’Arc kolegioan (6.a eta 5.a) eta hor bere zertifikata lortu zuen 1960an. Burasoek bera eta bere ahizpa gaztea Donapaleura igorri zituzten Aintzilan errienta maiz aldatzen zelako.

Ondotik, bi ahizpak Donibane Garaziko Argizabal menaiu zentroan ibili ziren (1960-1964) eta han lanbide gaitasun agiriaren (CAP) antzeko bat lortu zuten. Laborantzaren inguruko irakaskuntza ukaiten zuen lehen emazte belaunaldia izan da. 

18 urtetan (1964), Noëlie jadanik familia laguntzaile bezala ari zen etxaldean, nahiz eta denbora berean kanpoan ere pixka bat lanean aritu. 1965eko udan Baionako Sainte Catherine karrikako San Miguel jatetxean aritu zen eta ondotik urte osoan (1966-1969).

1970ean, Aintzilako Bizkai etxeko Pettan Kurutcharry-rekin ezkondu zen. Ibarnian plantatu ziren, Noëlie-ren anai-arrebak oraindik etxean bizi zirelarik. Beren hiru haurrak  1970, 1972 eta 1974an sortu ziren. 1975ean, Noëlie eta Pettan egiazko laborariak bilakatu ziren, Noëlie-ren aitak erretreta hartzean.  Elkarrekin, Ibarnia etxaldea kudeatu zuten 1998a arte (manex ardi buru beltzak, Akitaniako behi gorriak, transhumantzia Iratin). Ondotik, 2006a arte, Noëlie-k GAEC moduko laborantza elkarrekin kudeatzeko elkargo bat muntatu zuen Michel bere semearekin eta gero erretiratu zen. 

Ibarnian, beti Noëlie-ren burasoekin bizi izan dira  (aita 1991n zendu zen, ama 2016an).

Michel 2008an ezkondu da. Gaurregun, etxaldearen buru da, baina bere familiarekin etxearen zati batean bizi dira aparte.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 375 375 - Noëlie Kurutcharry 2021-01-08 1:06:50 Aintzila Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Elkarbizitza eta lanen banaketa 0:05:40
2 Garaziko emazteak argitan 0:30:18
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.