Charles (Ttale) Ouret

Sorturtea: 1941

Afiliazio herria: Zaro

Ttale Ouret, Suhuskuneko Idiaia etxean 1941ean sortu da, sei haurren arteko hirugarrena da. 

Bere herriko eskola publikoan ibiltzen da lehenik, ondotik Hazparneko kolegioan (1951-1954) eta Mauleko San Frantzisko lizeoan (1954-1959: Lehen Mailako Matematika Baxoa leheneko klase bukaeran) eta Uztaritzeko San Frantzisko lizeoan egoteko (1959-1960: filosofia hautuzko  baxoa terminala klaseko bukaeran).

Ondotik Akizeko Seminario Handira doa (1960-1962) eta Lyoneko Pradora, bertan teologiako ikasketak 1966 arte segitzeko.  

Pradoko apez eta superiora bezala, langile munduan lan egin nahian, hiru udako sasoi egiten ditu Lurdesen (1966-1967-1968) han CFDT-ko sindikatu adar bat antolatuz euskal sasoilariekin. 

Apez ordenatua da 1967an eta hego Amerikara joateko asmoa agertzen du baina apezpikuak erremusinari-axuant izendatzen du Baionako lizeo teknikoan, San Andres auzotegian. 

Ttalek 1968ko udan Lurdesen iragaiten duen hirugarren sasoian, apezpikuak herrira berriz ekarrarazten du han sortzen duen nahasmenduarengatik eta Donibane Garazira bikario eta Gazteria Girixtinoaren Baserri guneko Mugimenduko (MRJC) erremusinari gisa aritzeko.  

Laborari gazteengan iragan urteek eta laborantzako borrokekin elkartasunak (behi esne gatazka Bretainian 1972an, Larzac-eko martxa 1974an) apezgoa uztera bultzatzen dute abelzaintzan aritzeko (apezgoa bi urte berantago betirako utziko du).

1974ko udaberrian, artzain-mutil gisa lan egiten du Ttalek eta ondotik bere ardiak erosten ditu 1975ean lurrik gabeko artzain gisa plantatzeko. 

Janine, 1979an berarekin ezkonduko denak, bizia partekatzen du Iratiko udako bazkalekuen eta neguko haraneko bazkalekuen artean. Bi haur sortzen zaizkie 1980 eta 1982an.

Ttalek, erretreta 2003an hartu ondotik, udako bazkalekuak zinez 2016an baizik ez ditu uzten (urte hartan bere emazteak erretreta hartuko duelarik).  

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 291 291 - Charles (Ttale) Ouret 2017-03-20 1:41:27 Zaro Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.