Pierre (Pierrot) Aguerre

Sorturtea: 1941

Afiliazio herria: Luhuso

Pierre Pierrot Aguerre 1941eko uztailaren 3an sortu zen Lekorneko Garamendia izeneko etxean. Lau haurrideko familia batean handitu zen, bera bigarren haurra zelarik. 1938an ezkondu zirelarik, buraso lekondarrak (aita Garamendiakoa, ama Atisaneko Mentaxuria eiherakoa) Makeako Etxehaundian plantatu ziren bordari gisa. Pierrot-en arreba zaharrena han sortu zen 1939an.

Gerla hasi zelarik, aita armadan sartu eta hiru urtez preso egon zen (1941-1943). Orduan, ama Garamendiara itzuli zen bizitzera eta Pierrot han sortu zen. Aita itzuli zelarik, familia Luhusoko Uhaldea bordaldean plantatu zen 1944an. Anaia biritxiak urte berean sortu ziren. Pierrot herriko eskola publikoan ibili zen (1946-1955) eta han CEP agiria erdietsi zuen. Ondotik, Laborantza Gaitasun Agiria lortu zuen postazko ikastaldi baten bidez (1955-1958).

Burasoen etxaldean eta kanpoan (laborari jornaltiar gisa) aritu ondoan, 1961ean soldadugoaz libratu eta mutil bezala hasi zen lanean Zalgizeko (Xiberoa) baserri batean (1961-1962). 1962an itzuli zelarik, udako lanaldiak egiten hasi zen ostalaritzan eta urte andana batez, puskaketari bezala aritu zen Biarritzeko Hôtel du Palais hotelean (1966-1998). Denbora berean, 1965etik goiti Roquefort-en gasnategian hasi zen lanean neguan (lehenik Luhuson berean, eta gero Iholdin eta Larzabalen). Lan hortan segitu zuen 1998an erretreta hartu zuen arte.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 398 398 - Pierre (Pierrot) Aguerre 2021-10-19 1:06:22 Luhuso Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Luhuso lur xuriaren garaian 0:42:12
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.