René Irigaray

Sorturtea: 1937

Afiliazio herria: Arrosa

René Irigaray 1937ko azaroaren 28an sortu da Arrosako Eihartze auzotegiko (Arrain Karrika deskartuko lakuan) Oihalxipia etxean. Zazpi haurrideko (hauetako bat sortu eta zenbait egunera zendua) familia bateko hirugarren haurra da.

Zertifikata lortu arte ibili da herriko eskola publikoan (1943-1951).

Laborantzako gau eskoletan ibilia da ondotik, astean behin, Etcheverry apezarekin; horri esker laborantzako lanbide gaitasun agiria ( CAP/LGA) lortu du (1951-1954).

28 hilabeteko soldadutza egin du (1958-1960) hauetarik 14 Frantzian eta 14 Aljeriako gerlan.  

1967an familiako etxaldean plantatu da, 1969an Anne-Marie Biellerekin ezkondu eta elkarrekin hiru haur ukanen dituzte (Jean-Marc: 1969, Alexandre: 1970 et Laurent: 1972).

1997an hartu du erretreta Renék. Laurent seme gazteenak du Oihalxipiako segida hartu.  

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 381 381 - René Irigaray 2021-03-21 0:59:23 Arrosa Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.