-
|
- Euskara
Marie-Kita Tambourin
1946
Afiliazio herria:
Angelu
Marie-Kita izengoitiz Marikita Tambourin 1946ko apirilaren 26an sortu da, Baigorriko Eiheralde auzotegian kokatu Ameztoia etxaldean.
4 urtetan, Angelura bizitzera doa langile bilakatu zaizkion burasoekin.
Euskara baizik ez zekielarik Sainte-Bernadette eskolan ikasten du frantsesa (1951-1957) haren ama hizkuntzaren kaltetan. Biarritzeko lizeo mistoan egin egonaldiaren ondotik (1957-1966), ingelesa eta espainol maila hobetzen du (Madrilen egin egonaldi luzea) eta itzultzean idazkari-harreragile diploma bat lortzen du (1969) arlo horretan urte batez lan egiteko ondorioz.
1970ean, Claire Nobliak eskaturik, Donibane Lohizuneko ikastolan irakasten hasten da eta ordutik lan ibilbide osoa euskara irakasten iragaiten du (ikastolen federazioaren baitan 1987 arte eta Hezkunde Nazionalaren sare elebidunean erretreta 2007an hartu arte).
Idazlea da ere Marikita Tambourin: 1980 hamarkadaren hastapenetik, olerkiak, artikuluak eta liburuak (7) euskaraz argitaratzen ditu. Euskara-espainoleko Bigarren mailako irakaskuntzarako irakasletza gaitasun agiria (CAPES) lortu eta antropologian formatu da (ikasketa sakondu lizentzia-maisutza-diploma (DEA)). Haren ikerketen emaitzak (etxe izenak, agoteak, atsoko egiteak eta jestuak etab.) agertzen dira hainbat liburu, aldizkari edo kroniketan.
Azkenik, Marie-Kita Tambourin haren engaiamendu feministaren ondorioz ezaguna da. 1974an Jose Manuel Pagoagarekin ezkondu eta bi seme ukanen ditu 1974 eta 1979an.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 275 | 275 - Marie-Kita Tambourin | 2016 | 0:57:20 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Marie-Kita Tambourin: aurkezpena. Herensugearen kondaira. | 0:02:25 | |
| 2 | Ameztoitik kanporatzea (1951) | 0:01:47 | |
| 3 | Baigorritik Angelura: egiazko desterrua | 0:03:07 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.