Pantxika Telleria

Sorturtea: 1972

Afiliazio herria: Donibane Lohizune

Pantxika Telleria 1972an sortua da, Donibane Lohizunen. Hiru haurreko familia bateko zaharrena da eta gazte-gazterik, dantza gustatu zitzaion. Lehenik, Begiraleak dantza talde herrikoian sartu zen, eta 13 urteetan, burasoei erran zien dantzaren munduan lan egin nahi zuela. 1987an, Pariseko Nazio Kontserbatorio Nagusian sartu zen baina 1989ko maiatzean, belaunean zauriturik, hango ibilbidea utzi behar izan zuen. Herrira itzuli zen, ikasketak berriz hasi eta Begiraleak taldean berriz sartu zen. Ez zuen dantza lanbide bilakatzeko ideia utzi eta 1996an, Bordeleko CEFEDEM eskolan, dantza irakasle diploma erdietsi zuen. Oharturik sorkuntza plantan ezartzea nahiago duela, interpretatzea baino gehiago, EliralE konpainia sortu zuen, 2001ean, eta geroztik, urte guziz koreografia berria ateratzen du. EliralEk publiko gazteari zuzendu sorkuntzak egiten ditu, batez ere, eta beste diziplina batzuetako artistekin (antzerkia, musika, dantza) elkarlanean ari da. Konpainiak euskaraz egiten diren dantza klaseak ireki ditu, haurrei zuzendurik. Pantxikaren bi haurrek han parte hartzen dute. 50 urteko emazteei zuzendu klaseak ere ireki ditu. Emozioa eta mugimendua Pantxika Telleriaren praktika gidatzen duten bi gako hitz dira. Dantza eta euskal nortasuna lotzen dituzte.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 208 208 - Pantxika Telleria 2014-06-27 0:56:51 Donibane Lohizune Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Beskoitze - Urgazieta 0:34:39
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.