Peio Uhalde

Sorturtea: 1955

Afiliazio herria: Makea

Peio Uhalde Makean sortu zen, 1955eko azaroan: zortzi haurreko familia bateko bosgarrena da. Burasoak laborariak zirenez, Peiok arras gaztetatik eta gogotik lagundu zituen baserriko lanetan.

Amak zinez nahi zuen bere haurrek ikasten segi zezaten. Orduan, Peio Makeako eskola publikotik Hazparneko irakaskuntza orokorreko kolegiora joan zen (1967-1971: zertifikata eta brebeta ukan zituen), eta, gero, Baionako Marracq lizeora, non batxilergoa lortu baitzuen 1974an.

Périgueuxen 12 hilabetez soldadutza egin ondoan, Bordeleko IUTean (teknologiako unibertsitate institutuan) sartu zen (1974-1975). Mekanikako diploma ukan zuen, eta lan-munduan sartzen saiatu zen.

Hain zuzen, Partzuer elkarteak, 1974an Ramuntxo Camblongek sortua ipar Euskal Herrian Arrasateko (Gipuzkoa) kooperatiba-guneaz inspiratu enpresa kooperatiboak sustatzeko, gazteak eredu hori ezagutzera bultzatu zituen.

Peio Uhalde 1978an Eskoriatzako Ederlan galdategian sartu zen lanean, eta hiru urte geroago utzi zuen, bere sorleku ipar Euskal Herriari eskaini nahi zion esperientziaz aberasturik.

Denek altzari-kooperatibak (Arrosa) 1981ean enplegatu zuen ekoizpen-arduradun gisa, eta, ordutik, bigarren kooperatiba bat sortzeko lanean aritu zen. Alki 1981ean sortu zen, eta aulkien ekoizpena 1982ko maiatzean hasi zen. Alkik hastapen gogorrak bizi izan zituen, baina norabidea mantentzen eta urteen poderioz euskal altzari garaikideak eta mundura irekiak egiten jakin izan du. Kooperatiba gidatzen duten balioak (memoria, trebetasuna, kooperatibaren ideala, engaiamendua) dira Alkiren identitatearen funtsa. Peio Uhalde 1987az geroztik Alkiren zuzendaria da. Bere ustez, ez dira adierazpen hutsalak, eguneroko errealitateak baizik.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 MB-219 Alki kooperatiba 1983-01-26 0:14:56 Itsasu Maite Barnetche
2 279 279 - Peio Uhalde 2016-09-24 1:30:25 Itsasu Terexa Lekumberri

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Peio Uhalde-ren aurkezpena 0:02:14
2 Eskolatzea 0:05:17

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Eskola ibilbidea 0:03:52
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.