-
|
- Euskara
Henri Uhaldeborde
1942
Afiliazio herria:
Donibane Garazi
Henri Uhaldeborde baxenabartarra da, Oztibarrekoa. 1942an Hoztan sorturik, formakuntzaz elektrikari zen. Soinu tresneriak zuen musikaren munduan sarrarazi. 1964tik goiti, Beñat Galtxetabururen Beniroberto multzoaren soinu langilea izan zen. Beñatekin jotzen hasi zen, bateria joile gisa, 1970ean, (Camblor-ekin hartu 24 oren kurtsoren ondotik), eta gero, harekin, Peio Jauryrekin eta beste batzuekin, Ramuntxo orkestra muntatu zuten, 1971n. Peio Jauryrekin, Ramuntxo taldea utzi zuten, 1973an, eta Primadera muntatu (1973-1977). 1977tik goiti (Ramuntxo eta Primadera orkestrak gelditu ziren urtea), Beñat Galtxetabururekin ari izan zen, berriz, Beñat 1990ean zendu arte. Beñaten lana omenduz, 1991n, Adartza taldea sortu zuen. Talde hori plazaz plaza ari da oraino, baxenabartar dantza jauzi anitz emanez. 1967an ezkondurik, Henri aita eta aitatxi da.
Peio Jaury eta Henri Uhaldeborde denbora jakin baten lekukoak dira (1970eko urteak). Garai hartan, Baxenabarreko dantzak, bereziki mutxikoak, berritu ziren.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 142 | 142 - Peio Jaury - Henri Uhaldeborde | 2012 | 1:15:14 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Henri Uhaldeborde: dantzaldiak 1970 arte | 0:03:38 | |
| 2 | Henri Uhaldeborde: kabalkadak Donibane Garazin | 0:03:52 | |
| 3 | Peio Jaury-ren ibilbidea musikan (1954-1990) | 0:03:42 | |
| 4 | Ramuntxo orkestra | 0:04:29 |