Madalena Uhaldeborde

Sorturtea: 1930

Afiliazio herria: Hozta

Madalena Uhaldeborde, sortzez Ruspil, Hozta Uberoan jaio zen. Gurasoak beti eri ezagutu izan ditu: ama tuberkulosiak joa, bost urte zituela zendu zitzaion. Aita, aldiz, Lehen Mundu Gerlatik gasak pozoindurik itzuli zen; birika bakarrarekin bizi zen, elbarriturik. Horrez gain, neba gaztea 28 urtetan hil zitzaion "hezurretako eritasunak" joa. Laborariak ziren gurasoak, eta laborari ere Madalena bera. Ezkondu nahi izan zuelarik, ahizpa zaharrena kontra agertu zitzaion, eta Iribarneko Pierre Uhaldebordekin ezkontzeko lehenik Bidarte eta gero Baionarat joan behar izan ziren. Ondotik, senarraren etxeko segida hartu zuten. Lau seme ukan zituzten. Gehiena goizegi sortu zen eta arreta handiz zaindu behar izan zuten hil ez zedin.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 HOZ-005 HOZ-005 - Madalena Uhaldeborde 2013-10-08 0:45:00 Hozta Ainize Madariaga
2 HOZ-006 HOZ-006 - Madalena Uhaldeborde 2013-10-08 0:39:00 Hozta Ainize Madariaga
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.