Yvonne Huarte

1927
Afiliazio herria: Ortzaize

Yvonne (egoera zibilaren arabera, Marie) Huarte 1927ko uztailaren 30ean sortu zen Irulegiko Iturria izeneko etxean. Herriko plazan kokatua den etxe hori bere aitaren aldeko aitatxi-amatxiek erosi zuten.

Yvonne hiru haurren arteko gazteena da. Herriko eskola publikoan ibili zen (1932-1940), baina batzuetan piper egiten zuen andereñoaren kolpeak saihesteko.  Zertifikata lortu zuen halere. 

Gaztea zelarik, Bigarren Munduko Gerlaren ondotik, denbora labur batez Bordelen egon zen neskato bezala. Parisen eta Maderas-en (Kalifornia, Estatu Batuak) egon zen ere, hego Euskal Herritik etorri Viviano Elgorriaga-ren haurrak atxikitzeko. 

Kalifornian, Ortzaizeko Teilenainia etxeko Piarres Sallaberry-ren (egoera zibilaren arabera, François) ezagutza egin eta 1955eko ekainaren 4an elkarrekin ezkondu ziren. 

Ondotik, bikotea Tranquilityn plantatu zen eta hortarako enplegatu artzain batzuekin, Piarres-ek urteetan osatu artaldeaz arduratu ziren.

Beren lehen alaba Christine 1956an sortu zen eta beste bi haurrak 1957ko abenduan Euskal Herrira itzuli ondotik (Alain 1959ko martxoan eta  Dominique 1961ean).

Yvonne eta Piarres, azken honek Estatu Batuetan zelarik erosi Ortzaizeko Antsolaenia etxaldean plantatu ziren. Horrez gain, bikoteak beste bi bordalde erosi zituen Bithirinan, gaur egun beren semea Alainek kudeatzen dituena.  

1966ko uztailean, Piarres eritasun baten ondorioz zendu zen 57 urteetan. Yvonnek 39 urte zituen orduan. 1967ko azaroan berriz ezkondu zen Irisarriko Ilandeia etxeko Ganix Tristant-ekin, hau ere Estatu Batuetatik berriki itzulia zelarik. Senarrak 22 urtez lagundu zuen bere haurrak hazten eta etxaldeko lanetan. 

1989ko irailean bigarren aldiz alargun gelditu zen Yvonnek izpiritu askea duen emazte  baten lekukotasuna ematen digu. 

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 345 345 - Yvonne Huarte 2019 0:59:11 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Irulegi Iturriako amatxiren nortasuna 0:03:08
2 Garaziko emazteak argitan 0:30:18
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.