Koldo Zabala

Sorturtea: 1936

Heriotze urtea: 2014

Afiliazio herria: Biarritz

Koldo Zabala 1935eko abenduaren 21ean sortu zen, Bizkaiko Getxon.

1936ko gerla zibiletik ihesi, Biarritzera heldu zen, familiarekin, bigarren mundu gerlaren hastapenean. 1942an, Bizkaira itzuli zen, zenbait denboraz, amarekin (eskolan beti diskriminatua izanik, han ohartu zen euskalduna zela) eta behin betiko Biarritzera itzuli, 1946an. Han, bere 6 anai-arrebetarik batzuekin elkartu zen, Gurseko preso kanpamendutik berriki atera baitziren.

1947az geroz Oldarra taldeko dantzari izanik, Koldok, 1953an, dantzari klasiko bilakatzea erabaki zuen eta Parisera joan zen ikastera. Dantza-maisu handien ikasle izan zen (lehenik, Alexandre Volinine, gero, Yves Brieux-Ustaritz), 1955ean, herrira itzuli zen eta Oldarra Euskal Balleten zuzendari artistikoa izan zen, 1982 arte, erregularki Yves Brieux irakaslearekin ikastera joaten segituz.

1982an, dantza klasikoko irakasle konkurtsoa iragan zuen eta Baionako Kontserbatorioko postua erdietsi. Oldarran segitu zuen, koreografo eta ballet zuzendari gisa, lehenik langile (1986 arte), eta gero borondate oneko laguntzaile gisa.

Koldo Zabala lau haurren aita zen. 1960ko urteetan sortu ziren (1963, 1966, 1969, 1972). Denak dantzari izan dira, baina haietarik nehork ez zuen Oldarra Balletetan haren segida hartu nahi izan.

1950-1980 urteetako Ipar Euskal Herriko dantza munduko beste bi eragile nagusirekin, onartu zuen, 2011n, Mizel Théret-en sorkuntza batean ("Oroitzen naiz") parte hartzea, beren ibilbidea erakutsiz.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 MB-45 Oldarra balletak 1974-02-18 0:15:57 Biarritz Maite Barnetche
2 141 141 - Koldo Zabala 2012-02-02 2:11:57 Biarritz Terexa Lekumberri

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Familiaren erbesteratzea 1936ko gerla zibilaren ondorioz 0:04:15
2 Erbestetik Espainiara itzultzea 0:03:37
3 Familia partez berrosatua Frantzian 0:03:24
4 Lehen bizilekua Biarritzen, Bidarteko La Roseraie-ren parean 0:01:13
5 Biarritzeko bizitegia ELA sindikatuaren egoitzan 0:00:47
6 Dantzari familia bateko kide 0:01:06
7 Dantzari bokazioaren sortzea 0:03:25
8 Euskal dantza tradizionalaren formakuntza Oldarran: Hastapenak (1947) 0:02:26
9 Robert Housset, Oldarra taldeko dantza maisua 0:01:41
10 Oldarra Olaetako dantzari ohiez osatua 0:01:01
11 Oldarra errepertorioa: Eresoinkarena 0:01:23
12 Oldarra: Ikasitako dantzak eta xiberotar irakasleak 0:03:25
13 Pariseko formakuntza klasikoa: Alexandre Volonine-ren kurtsoak 0:02:50
14 Pariseko formakuntza klasikoa: Yves Brieux-Ustaritz maisuaren kurtsoak 0:12:12
15 Oldarrako koregrafoa eta erakaslea: Ikerketa lana egiazkotasunaren bila 0:06:47
16 Oldarrako koregrafoa eta erakaslea: Dantzariak profesionalki formatzea 0:02:12
17 Oldarra Baletako koregrafoa: Mugimenduen estetika eta estilizazioa 0:04:13
18 Oldarra Baletak: Sorkuntza dantza garaikidean 0:03:21
19 Oldarra: Koreografia ikasketa zentroaren sorreraa 0:05:40
20 Dantza maisua eta erakasle Oldarran: Conté metodoa 0:06:02
21 Misio arduradun Kultura ministeritzarengandik 0:03:39
22 Irakasle Baionako Kontserbatorioan 1982tik 2005era 0:13:01
23 Baionako Kontserbatorioa: Euskal balet klase baten sortzea 0:03:54
24 Euskal Dantzarien Biltzarra: ikerketa talde baten sortzea 0:10:27
25 Euskal Dantzarien Biltzarra: urteroko elkarretaratze gaikilakoa 0:01:42
26 Euskal Dantzarien Biltzarra: egituraren sorrera Euskal Herria mailan 0:06:18
27 Ipar Euskal Herriko federakuntza 0:02:14
28 Lotura dantza tradizionala eta akademikoaren artean 0:06:54
29 Euskal dantzariaren onestasuna 0:05:23
30 Aberrigabearen motibazio sakona eta hunkigarria 0:07:15
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.