Auxtin Zamora-Durruti

Sorturtea: 1943

Afiliazio herria: Senpere

Auxtin Zamora Durruti Senpereko Altziburua etxean sortu zen 1943an. Zortzi haurrideetarik gehiena zen.

Laborari familia zen eta herriko laborantza kooperatiba ere kudeatzen zuten.

Auxtin herriko eskola pribatuan (1949-1954), Baionako Eliza eskolan (1954-1956), Uztaritzeko seminario txikian (1956-1959) eta azkenik Baionako Cassin lizeoan ikasia da. Baxoa hor pasatu zuen 1961ean.

Soldaduska 1964ean egin (18 hilabete) eta Québec-era joan zen 1967an, ezkondu aitzin diru zenbait aurrezteko xedearekin. 1969ko urrian ezkondu zen. Bikoteak bi haur ukan zituen 1970 eta 1972an.

Arno salmentan lan egin zuen (1969-1975), ondotik Baionako Langile Gazteen Egoitzako kontulari izan zen (1975-1998) eta azkenik Donibane Lohizuneko hotel batean gau-zaindari izan zen 2004ean erretreta hartu zuen arte.

Auxtin Zamora poeta eta idazle bezala ezaguna da. Bost olerki bilduma argitaratu ditu (ikus bibliografia).

Hatsa (euskarazko poesiaren sustatzeko) elkartearen sortzaileetakoa izan zen. "Hatsaren Poesia" poema bildumaren eta beste ekimen batzuren sortzaile ere izan zen. Poesia tailerrak animatzen ditu eskoletan eta bestalde historia ikerketak ere egiten ditu: Sarako etxeen izen eta topografiaz, etxez etxe (2010), Etxalar etxez etxe (2010), Senpere etxez etxe (2016); Lehen Mundu Gerlako hil, zauritu eta desagertuei buruz ere: Senpertar ingumak 1914-1918 (2014).

2010az geroztik, urtero, bere argazki eta "Hatsaren Poesia"ko testuekin, Hatsaren olerki bustiak deituriko olerki bideoa egiten du.

Gainera, bi arte erakusketaren bultzatzailea da: lehena (Ostopeko Artea/Art en branche), Urdazuri haraneko arte plastiko sortzaileentzat, 1996tik 2015arte urtez-urte egin dena, eta bigarrenik (Hats-Arte), 2016tik agiten dena eta Hatsa elkarteko idazleei zuzendua.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 296 296 - Auxtin Zamora-Durruti 2017-09-21 1:05:48 Senpere Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.