André Zugasti

Sorturtea: 1930

Afiliazio herria: Urruña

André Zugasti Urruñan sortu zen 1930eko urtarrilaren 2an. Okin familiako semea zen. Zugasti hiru anaiak herriko eskola publikora joaten ziren eta, batak bestearen atzetik ikasketa egiaztagiria eskuratu zuten 14 urtetan.

André-k okin lanbidea ikasi zuen aitarekin. Gero segida hartu zion anaia baten laguntzarekin. Hiru anaiak esku pilota zaleak dira.

André 1960an ezkondu zen. Etxeko okindegian lan egin zuen 70 urte bete arte. Gaur egun iloba batek hartua du segida.

André-k Urruñako biziaz oroitzapen asko atxiki ditu, 1930 eta 1970 urte artekoak.

André Zugasti Michel Bercetche-kin batera elkarrizketatua izan zen.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 207 207 - Michel Bercetche - André Zugasti 2014-05-31 1:11:52 Urruña Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.