Margolaritza ogibide izan daiteke gaur egun Euskal Herrian?

Lekukoa(k): Gonzalo Etxebarria

"Zaila da, baina nik oreka bat aurkitu dut, klaseak ematen ditut kolegioetan irakasle gisa eta tailerrak antolatzen ditut hemen Uztaron. Hori da nire manera artea ogibide gisa ukaiteko. Horrela ere askeago naiz, libreago naiz nire lana egiteko ez bainaiz galerien meneko bakarrik. Galerietan ere banaiz baina nonbait askatasuna badut nire artea egiteko, ahal bada gaur, askatasunaz hitz egin. Xantza badut arte galerietako arduradunak etorri baitira niregana, nire lana ezagutzen baitzuten. Ez dugu paradarik ukan heiek nahi zuten estiloaz hitz egiteko. Nire lana nolakoa den argi da eta maitatu dutelako etorri dira. Baina konplikatua da batzuetan izan ere interes ekonomiko bat dago beti tartean. Nire esperientzia xumetik, galeria arduraduna ona baldin bada, uste dut harreman oso interesgarria izaten ahal dela; lan ona egiten badu, artistaren obra zabaltzen ahal duelako nonbait, segur. Gero beti badira egoerak, errespetatu beharreko epeak, obligazio ekonomikoak, salmentak nola doazen eta abar; saltzen duzu ala ez, hori horrela da. Arteaz bakarrik bizi direnak ez dira anitz, ez dut uste. Euskal Herrian ere ez dira hainbeste".


Lekukoa(k): Gonzalo Etxebarria

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2017-12-21

Iraupena: 0:02:21

Erreferentzia: EKL-2-1

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-2-1

Gaia(k): Margolaritza, Margolaria


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.