Beltzeriaren prediküa

Monomi-k maskaradetako kautere eta buhameen predikuetaz bere iritzia ematen du. Bere ustez, berriki hasi dira horren egiten eta ez du baikorki ikusten. Bere garaian, esplikatzen du Kauterek beren jokoa bakarrik egiten zutela bertza konponduz eta buhameek aldiz ezkontza bat antzezten zutela, emazte ebaste joko batekin. Berriki entzun dituen prediku zonbait gaizki atxeman ditu. Maskaradakariak errezebituak izan dira, edatea eta jatea ukan dute, dirua bildu dute eta azkenean zernahi erran dute herritarrei.


Lekukoa(k): Ferdinand Morot Monomi

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Maddi Oihenart

Data: 2013-03-14

Iraupena: 0:01:46

Erreferentzia: 175-19

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19AV805

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-807

Gaia(k): Maskarada


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.