Marrazkilari baten egunerokoa

Lekukoa(k): Marko Armspach

"14 urterekin ez nuen batere aurreikusten zenbat denbora pasako nuen kanpoan lan honetan. Uste nuen marrazkilariak atelieran lan eginez pasatzen zuela eguna, ez da batere horrela. Promozio anitz egin behar da, bereziki hastapenean, zure lehen albumak ateratzen dituzularik, kasik astero atera behar duzu etxetik, urtean hogeita hamar bat aldiz. Familia batzuk lehertzen dira ere momentu horretan, izan ere bikoteak ez du erritmoa soportatzen. Orain, ni gero eta gutxiago ateratzen naiz. Bestetik, ni ez naiz artista handi bat, ez naiz inspirazioa noiz nahi heldu eta edozein momentuan lan egin dezaketela erraten duten horietakoa. Ni, gaur egun, goizeko 6:30etan jaikitzen naiz, 7:00etan atelieran naiz, marrazten dut eguerdi arte, gero arratsaldean, 18:00ak arte ari naiz lanean eta gero hesten dut ateliera. Nire lan errutina badut. Aldiz beti ditut liburu batzuk etxean eta kaier batzuk ere, edozein momentuan marrazteko. Ez da horrela izan hastapenetik, prozesu bat izan da, gaur egun horrela da."


Lekukoa(k): Marko Armspach

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-01-23

Iraupena: 0:01:22

Erreferentzia: EKL-15-14

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-15-14

Gaia(k): Marrazkilari


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.