Zer egiten du Markok marrazten ez duenean?

Lekukoa(k): Marko Armspach

"Lo egiten saiatzen naiz, izan ere momentu honetan goizeko 3:00etan esnatzen naiz, burumuina pizten zait eta ohe ondoan dudan kaierean marrazten dut agertzen zaidan ideia hori. Orduan denbora librean, buruan ditudan ideiak bakean uztea nahi nuke, burumuina pausatzeko. Marrazten ez dudalarik inguruak begiratzen ditut ere, tresna handiak diren nire begiak erabiltzen ditut asko. Eskua zaindu behar dut bestalde izan ere nire lan tresna bakarra da eta jadanik arazoak izan ditut. 25 urtez etengabean erabiliz, eskua akitu zait eta gainera informatikak egoera okertu du. Mendian ibiltzea maite dut ere, familian egotea. Hastapeneko urte gogorren ondoren iritsi da orain, denbora familiari itzultzeko garaia, mendira joanez adibidez. Garai batean bonsaiak zaintzen nituen ere bai, kanpoan ikus daitezke. Bestalde irakurri nahi nuke, irakurri eta pausatu."


Lekukoa(k): Marko Armspach

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-01-23

Iraupena: 0:02:01

Erreferentzia: EKL-15-15

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-15-15

Gaia(k): Marrazkilari


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.