Donibane Lohizuneko herri-memoriaren lekuko
2018-08-24 ¦ "Eleketa" programa
Donibane Lohizuneko herriko etxeak bilketa bat sustatu zuen 2012an hiriaren memoria atxikitzeko, hainbat arlo aztertuz: eskulangintza, bizi ekonomikoa, soziokulturala eta kirola adibidez. Lekukotasun guziak Mintzoak plataforman ikusgai dira orain, herriaren eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetza bati esker.
Xan Airek eta Terexa Lekumberrik kudeatutako 15 elkarrizketez osatua da bilketa hori. Gehien-gehienak euskaraz eramanak izan dira.
Bilduma horretan daude:
- 16 lekuko
- 15 grabaketa (20 oren inguru)
- 399 pasarte (lekukotasun zati)
Datu-base osoaren sareratzeaz Mathilde Baqué, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko ikaslea arduratu da, bere Master 2 "Ondarea eta Museoak" praktika ikastaldia EKE-n egiten zuen bitartean.
Gehiago jakin
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.