Berriak: "Eleketa" programa

© Séverine Dabadie

Xiberoako maskaradak

2025-01-20  ¦  "Eleketa" programa

Ihauteetako errituala, erritual estetikoa... Aberatsa da Xiberoako maskaraden unibertsoa. Gai honi buruzko lekukotasun zati desberdinak hautatu ditugu bilduma baten osatzeko. Zuberoan ELEKETA ahozko memoriaren bilketaren karietara grabatuak.

 
Irisarri herriko paisaia © Euskal kultur erakundea

Bidaia bat Iholdi-Oztibarreko herri memorian barna

2024-12-23  ¦  "Eleketa" programa

Azkenaldi honetan 550 bideo-lekukotasun baino gehiago baita ere muntaketa tematiko desberdinak sarean eman ditugu atari honetan. Daramagun Eleketa ikus-entzunezko bilketatik datoz. Iholdi-Oztibarreko lurraldean grabatutako lekukotasun horiek XX. mendean gure aitamek eta aitatxi-amatxiek ezagutu dituzten bizimodua eta aldaketa nagusiak ekartzen dizkigute gogora.

 

Oztibartarren ahozko oroimenak

2024-11-03  ¦  "Eleketa" programa

Euskal kultur erakundeak "Oztibartarrak lekuko" dokumentala ekoiztu du, Kanaldude herri telebistarekin partaidetzan, Oztibarreko lurraldean gaindi Eleketa programaren baitan bildu lekukotasunekin. 

 
"Xiberoko Jauna" pastorala - 2008 © Jakes Larre

Xiberoako pastoralari buruzko lekukotasunak

2024-06-28  ¦  "Eleketa" programa

Zerk egiten du pastorala? Nola idazten eta ematen da pastorala? Nola muntatzen da? Galdera horien jorratzeko ELEKETA ahozko memoriaren bilketaren karietara Xiberoan bildu zonbait lekukotasun hautatu ditugu bilduma bat osatuz.

 
© Lorentxa Saragueta

"Etnologo gazte" egitasmoa

2024-04-29  ¦  "Eleketa" programa

Euskal kultur erakundea, Baiona & Ipar Euskal Herriko artxibo poloa, Ekide produkzioak eta Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioa juntatu dira "Etnologo gazte" egitasmoaren gauzatzeko. Proiektu honek gazteak ahozko memoriaren bilketari, kontserbatzeari eta ezagutarazteari sentsibilitzatu nahi ditu. 2023-2024ko ikasturtean esperimentatua izan bada ere, beste kolegio batean berriz abiatzeko asmoa agertu da.

 
Artzain bat Baxenabarreko bortu batean © Séverine Dabadie

Laborantza Ipar Euskal Herrian 1930etik gaur arte

2024-03-11  ¦  "Eleketa" programa

Laborantzak betidanik leku eta eragin handia ukan du Ipar Euskal Herriko ekonomian eta orohar gizartean. Daramagun ELEKETA ahozko memoriaren bilketaren karietara gai nagusi honetaz hainbat lekukotasun grabatuak izan dira, lurraldeko eskualde desberdinetan. Bilketa horren lagin bat apailatu dugu pasarte hautaketa bat eginez.

 
IA - EKE

Luhuso lur xuriaren garaian

2023-11-07  ¦  "Eleketa" programa

1837 eta 1971 artean feldespatoaren edo harri xuriaren meategien ustiapenak leku handia ukan du Lapurdiko Luhusoko herriaren bizian. 1950-1980ko hamarkadeetako tokian-tokiko giroa aipatzen duten lekukotasun-zatiak erreportaje batean bildu ditugu.

 
Idauze-Mendiko eskola (194?) © Philippe Etchegoyhen

Xiberoako ahozko oroimenak

2023-07-24  ¦  "Eleketa" programa

2023ko irailaren 9tik azaroaren 4a arte "Eleketa, Xiberoako ahozko oroimenak" erakusketa Maule-Lextarren egonen da ikusgai. Euskal kultur erakundeak ekoiztu instalazio multimedia eta interaktibo honetan Zuberoako 65 lekukok beren bizipenen eta oroimenen berri emanen digute.

 
Laborari bat Senperen (1950eko hamarkadan) © Christian Jougleux

Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren lekukotasun sortak

2022-11-22  ¦  "Eleketa" programa

Azken 15 urte hauetan daramagun Eleketa ahozko memoriaren ikus-entzunezko bilketaren emaitzen ezagutzeko modu berri bat proposatzen dizugu atari honetan. Izan ere gai baten inguruan hautatutako elkarrizketa zatiak edo lekukotasun sortak ikusteko parada ukanen duzu hemendik aitzina.

 
© Jean Guyot

Hego Lapurdiko eta Garazi-Baigorriko lekukotasun hautatuak

2022-10-11  ¦  "Eleketa" programa

500 bideo-lekukotasun baino gehiago baita ere muntaketa tematiko desberdinak sarean eman ditugu Mintzoak.eus atarian. Daramagun "Eleketa" ikus-entzunezko bilketatik datoz. Hego Lapurdin eta Garazi-Baigorrin grabatutako lekukotasun horiek gure aitamen eta aitatxi-amatxien bizimodu eta ibilbidea oroitarazten digute, transmisio-lana, hein batean, bermatuz.

 
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.