"Eleketa" bilketa programaren inguruko zonbeit datu

2016-11-02  ¦  "Eleketa" programa

2007an abiatu zuen Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko ahozko memoria kolektiboaren bilketa, artxibaketa eta hedapena. 2009az geroz Pirinio Atlantikoetako departamenduko obragintzapean darama programa hori. 2007-2015 tartean 307 lekuko grabatuak izan dira. Eta bilketa aitzina doa.

Euskal kultur erakundea ondare materiagabearen arloan berezitu da azken urteotan, batez ere ahozko memoria bilduz Iparraldean, "Eleketa" programa bultzatuz. Hastapenetik, Euskal kultur erakundeak bilketa eta artxibatze metolodologia zehatz bat alhan ezarri du. Metodologia honen lehen urratsa izan da gidaritza batzorde baten sortzea, tokian tokiko lekukoen eta gai garrantzitsuen identifikatzeko. 2009an, Pirinio Atlantikoetako departamenduak lanaren obragintza hartu du, Euskal kultur erakundea obralari dagoelarik.

Lekukotasunen bideoak, numerizatuak, sekuentziatan zatituak eta tratatuak dira departamenduko artxibo zerbitzuan kontserbatuak eta ikusi ahal izateko, Baionako artxibategian eta Pauen.

Bilketaz eta artxibaketaz gain (departamenduarekin partaide), Eleketa ikus-entzunezko fondoaren balorizatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu ditu Euskal kultur erakundeak, hala nola erakusketa interaktiboak ("Amikuztarrak mintzo", "Itsasturiak", "Soka, euskal dantzaren urratsetan").

Orain arteko zonbeit datu

  • 307 lekuko grabatuak: 102 emazte, 205 gizon
  • 7384 elkarrizketa zati (pasarte) 14 datu basetan banatuak (9695 lan ordu)
  • Orotara 324 ordu filmaturik

Lekukoen tipologia (2007-2015)

Lekukoen banaketa herrika eta gaika (2007-2015)

Lekukoen banaketa

 

Gehiago jakin

 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.