"Etnologo gazte" egitasmoa

2024-04-29  ¦  "Eleketa" programa

Euskal kultur erakundea, Baiona & Ipar Euskal Herriko artxibo poloa, Ekide produkzioak eta Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioa juntatu dira "Etnologo gazte" egitasmoaren gauzatzeko. Proiektu honek gazteak ahozko memoriaren bilketari, kontserbatzeari eta ezagutarazteari sentsibilitzatu nahi ditu. 2023-2024ko ikasturtean esperimentatua izan bada ere, beste kolegio batean berriz abiatzeko asmoa agertu da.

Etnologo

© Lorentxa Saragueta

2023an, Eleketa egitasmoa Baxenabarreko kolegio batean sartu da, "Etnologo gazte" programaren bidez. Honen helburua: gazteak, epe labur batez, memoria biltzaile izan daitezen. Hiru hilabetez, Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioko 22 ikaslek haien inguruko ezagun batzuk elkarrizketatu eta filmatu dituzte, eta erreportaje ttipiak sortu.

Lan hori Euskal kultur erakundeak 2024ko agorriletik abendura, Larzabalen lehenik eta Irisarrin ondotik, estreinatuko duen "Eleketa, Iholdi-Oztibarreko ahozko memoriak" erakusketan erakutsia izanen da.

Aipatzekoa da ere Baiona eta Ipar Euskal Herriko artxibotegia bisitatu dutela ere ikasleek, batez ere ikus-entzunezko artxibo mota horiek non eta nola kontserbatuak diren jakiteko. Hiru ofizio desberdinen ezagutzeko aukera ukan dute: etnologoa, irudi hartzailea eta artxibozaina.

 

 

Gehiago jakin

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.