Laborantza Ipar Euskal Herrian 1930etik gaur arte

2024-03-11  ¦  "Eleketa" programa

Laborantzak betidanik leku eta eragin handia ukan du Ipar Euskal Herriko ekonomian eta orohar gizartean. Daramagun ELEKETA ahozko memoriaren bilketaren karietara gai nagusi honetaz hainbat lekukotasun grabatuak izan dira, lurraldeko eskualde desberdinetan. Bilketa horren lagin bat apailatu dugu pasarte hautaketa bat eginez.

Artzaingoa

Artzain bat Baxenabarreko bortu batean © Séverine Dabadie

Baserrialdeko bizimodua, etxetiargoa, eremuen antolaketa, ofizioak eta teknikak, jakitateak, garapenak, gizarte aldaketak, emaztearen lekua, talde dinamikak, sindikalismoa, ingurumena… anitz dira laborantzaz Iparraldean elkarrizketatu ditugun lekukoek aipatu dizkiguten gaiak.

Bi lekukotasun sorta prestatu ditugu Ipar Euskal Herriko laborantzaren gai orokorraren jorratzeko.
Azpitutuluak dituzten pasartez osatuak dira (euskaraz eta frantsesez).

Gehiago jakin

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.