Lehen Mundu gerlako euskal presoen kantuen transkripzio musikala

2020-11-05  ¦  Lehen mundu gerla (1914-1918)

1916 eta 1917an, Ipar Euskal Herriko hamar euskaldunen kantu eta narrazioak grabatu zituen Prusiako Komisio fonografikoak Alemaniako preso-esparruetan. Agustin Mendizabalek bildumaren azterketa musikala egin du 2019-2020 urteetan.

Lehen

© Euskal kultur erakundea

Guztira 104 kantu-grabaketa dira, kantu batzuk errepikatuak edota aire ezberdinetan emanak izan direlarik: 81, Berlingo Etnologia Museoan zeudenak eta 23, Humboldt Unibertsitateko fonotekan.

Lehenik, Mendizabalek kantuak transkribatu ditu, musika eta hitzak partitura numerikoetan ezarriz. Ondotik kolekzioaren ezaugarriak, kantuen gaiak eta kantaera aztertu ditu besteak beste, transkripzio-irizpideak zehaztuz. Bere ezagutzaren arabera, hogeita hiru ineditoak dira eta horietarik zortzirentzat, airea ezezaguna:

Euskal Etnopoloa labelaren baitan emana izan den proiektua, Jon Bagües etnomusikologoa Eresbil euskal musika artxibotegiaren zuzendari ohiaren berme zientifikoarekin.

Agustin Mendizabal
Agustin Mendizabal, 1967an sortua Oiartzunen (Gipuzkoa), ingeniaritza eta musika ikasketak egin ditu. Bere sorterriko Lartaun eta Hondarribiko Xatz-Eskifaia abesbatzak zuzendu ditu eta bere sorterriko Lartaun taldean txistularia da. Azken urteotan euskal herri-kantaeraren zenbait alderdi ikertzeari ekin dio: prosodia musikala, Iparraldeko herri-kantaeraren intonazio neutro edo erdibidekoa (2013ko Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria) eta ahozko tradizioko kantu eta bertso zaharrak, jasotze- eta dokumentatze-lana eginez, kantu eta doinu  ezagun eta ezezagunak  bilduz eta aztertuz. Hori dela eta audio eta bideo grabaketa bilketak egin ditu Gipuzkoan, Nafarroan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Gai horietaz zenbait hitzaldi eman ditu. Bestalde, ahotsak.eus proiekturako ere eginak ditu hainbat bideo, Nafarroan bereziki. Egun, Errenterian bizi da (Gipuzkoa).

Xehetasunak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.