EKE-k transkribatu du 1917an Antoine Suhas presoak Alemanian idatzi gutuna
2021-12-07 ¦ Lehen mundu gerla (1914-1918)
Antoine Suhas Arrangoiztarra 14ko gerlan lau urte pasa egon zen preso Alemanian. Prusiako Komisio fonografikoak egin zizkion grabaketetaz gain, gutun autobiografiko luze bat idatzi zuen, "Eskualdun baten letra mila bederatzi ehun eta hamazazpian". Euskal kultur erakundeak interes handiko altxor hau bere osotasunean argitaratzen du hemen, Jasone Salaberriak eta Kattalin Totorikak egin transkripzio lanei esker.