Mondragon Unibertsitateko ikasleak ahozko memoriaren bilketaren komunikazioa aztertzen

2017-09-06  ¦  "Eleketa" programa

Euskal kultur erakundea eta Mondragon Unibertsitatearen arteko partaidetzaren baitan 2016-2017 ikasturteko Gradu bukaerako lanarentzat, Aretxabaletako Ikus-entzun komunikazioko Beñat Galfarsoro, Gorka Uriarte eta Iñaki Tena ikasleek "Eleketa" ahozko memoriaren bilketaren azterketa kritikoa eraman dute. Ikerketa horren karietara, bilketa programaren komunikazio bideak jorratu dituzte, proposamenak eginez eta promoziorako bideo bat ekoiztuz.

Mondragon-Mintzoak

Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako bideo-kliparen irudi bat.

Hiru ikasleek hainbat proposamen egin dituzte "Eleketa" programaren sareko komunikazioaren hobetzeko. Gehienak sare sozialei buruzko erabileran oinarrituak, Facebook eta Youtube tresnei lehentasuna emanez.

Aholkuak emateaz gain, promoziorako bideo bat ekoiztu dute (ikus beherago).

Bertan bilketaren urrats desberdinak nabarmentzen eta ilustratzen dituzte (lekukoarekin harremanaren hartzea, grabaketa, tratamendua, artxibatzea, hedapena mintzoak.eus plataforman).

Bigarren aldia da Mondragon Unibertsitateko ikasle batzuk EKE-k landutako lan sail bat ikertzen eta baloratzen dutela. 2015-2016 ikasturteko Gradu bukaerako lanarentzat, Elena Canas-ek eta Ainara Menoyo-k Lehen Mundu gerla garaiko Alemaniako esparruetako euskal presoen grabaketak ikertu zituzten eta Maitia nun zira? izeneko bideo dokumentala sortuz

Gehiago jakin

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.