Frantsesen glotofobiaz

Lekukoa(k): Marie Darrieussecq

"Pariseko konkurtso handiak pasa nituenean, Normale Sup bereziki, ahozkoan, gaur baino markatuago nuen azentua ezabatzeko aholkatu zidaten. Eta ezabatu nuen, nire interesa zen, baina oso bortitza zen ber denboran.

Nire amari debekatu zioten erabat euskaraz hitz egitea, beste belaunaldia zen. Ondorioz, nire amarekiko filiazioa euskaraz gelditu zen.

Nahiko bidaiatu dut, bereziki Afrika frankofonoan, nahiz eta hitz horrek nardatzen nauen, erran dezagun frantsesez ari den Afrikan, frantses guztien edertasunaz jabetzeko, Quebec-eko frantsesa ere bai... Frantsesez ari diren beste herrietako literaturak arrakasta handia dauka halere; Alain Mabanckou bezalako pertsonak, beste frantses batenak baino, erranaldiak errateko beste modu baten mezulari biziki onak dira. Iruditzen zait horrek ere seduzitzen duela egiazki, ez dezagun gaia hanpatu. Frantsesak ez dira tuntunak. Ez frantses guztiak. Ni eroso sentitzen naiz primantza horretan. Frantses hizkuntza anitz maite dut, bat gehiago delako beste hizkuntzen artean. Hor dago koska; erran nahi dut “frantses-frantsesentzat”, frantsesa natura-egoera bat da. Uste dute planeta guztiak dakiela frantsesa, egiazko aberastasuna delarik hizkuntza ezberdinetatik jaustea. Frantsesa ez da hizkuntza sakratua, ez da tenplu bat, harekin jolas daiteke, alda dezakegu. Frantses akademia zozokeria bat da niretzat, zentzugabea. Frantsesa ezin biziagoa da. Frantsesez aritzeko modu ezberdinez, beste hizkuntzez zeharkatua da, Ingelesa ere tartean, ez baita deabrua hura ere. Duela gutxi irakurtzen nuen bost ehun hitz baino gehiago daudela frantsesez, arabiar jatorria dutenak adibidez. Alde ezberdinetatik gurutzatuak egon gara eta ber denboran eragina izan dugu beste hizkuntza batzuen gainean, ez da ez ongi ez gaizki, horrela da".


Lekukoa(k): Marie Darrieussecq

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-07-19

Iraupena: 0:02:18

Erreferentzia: EKL-7-3

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-7-3

Gaia(k): Beste hizkuntzak eta hizkerak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.