Donibane Lohizuneko Arrantzaleak abesbatza

Lekukoa(k):

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Donibane Lohizuneko ARRANTZALEAK abesbatza da emankizun honen gaia. Donibandar kantariek, akordeoi eta gitarra batek lagundurik, hiru abesti kantatzen dituzte, hauen artean "Ez ginuke" kantua, Josu Ibarloza-k eta Jo Etcheverry-k konposatua, eta"Jaun primadera" ohiko kantua. Tartean, itsasoaren eta Donibane Lohizune/Ziburuko portutik atera edo portura sartzen ari diren arrantza ontziren irudiak ikus daitezke. Donibane Lohizuneko kaian dantzari talde batek "Matelotak" dantza ematen du, txistua eta danbolina jotzen duten bi musikarik lagundurik.


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047669

Grabaketa herria: Donibane Lohizune

Data: 1973-03-19

Iraupena: 0:14:59

Media mota: Bideoa

Gaiak: Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.