Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Artxibo-funtsa: Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Maite Barnetche © Daniel Velez

Maite Barnetche © Daniel Velez

Euskal kultur erakundeak eta INA - Frantziako entzun-ikusen erakundeak (Tolosako adarra - INA Délégation Pyrénées) lan amankomuna abiatu dute 2017an Maite Barnetche (1941-1986) kazetariak 1971 eta 1985 artean zuzendu telebista emankizunen baloratzeko. Egiazko altxorrak daude INA-ren jabegoan diren dokumentu horietan. "Magazine Basque: Euskal Herria Orai eta Gero" bilduman sailkatuak dira.

Emankizun horiek orri honen pean daude zerrendatuak.
Euskal kultur erakundeko Ahozko ondare kontsultagunean ikusten ahal dira, Uztaritzen, hitzordua hartuz (0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat bidaliz kontsulta@eke.eus helbidera), baita ere Frantziako "Inathèques" izeneko kontsultaguneetan (Pauen, Bordelen, Tolosan... ikus zerrenda osoa).

Euskal telebistaren ama

1971ko urriaren 4ean, FR3 katean, egundaino aditu ez zen hizkuntza entzuten da telebistan: euskara. Euskal Herria orai eta gero emankizuna sortzen da, Maite Barnetche kazetariak zuzendurik. Hogei urteren istorioa hor hasten dela, nehork ez daki, ez eta 300 emanaldietatik lehen atala baizik ez dela hedatzen egun hartan.

Lehen erreportaia, parte handi batean, Mattin bertsolariaren inguruan eraikia da. Mattinen irudien gainean irekitzen da emankizuna: orga bati besainkaturik, belar mozte sasoi batean, baserri zelai eta belardi panorama batean, xutik da hor, Mattin, kameraren parean. Eta bertso bat botatzen du:

Telebistan ere hasi zaizkigu
Eskuaraz emankizunak
Lan hortarako etorri zaizkit
Gizon batzu jakintsunak
Izate hortaz poztu zaitezte
Adiskide ta lagunak
Bihotz erditik agurtzen ditut
Begira dauden eskualdunak!

Bere buruaz irriz, berak egiten duen momentu historikoaz oharturik, Mattinek telebistaren euskalduntzea estreinatzen du. 

 

 

Hilabetean bi aldiz Euskal Herriko gai guziak jorratuko ditu emankizunak: laborantza, bertsularitza, arrantza, ekonomia, modernitatea, familia, ikastolak, artea, gazteria, antzerkigintza, lizeo-kolegioak, euskal diaspora... Herriz-herri, xokoz-xoko, Maite Barnetche Euskal Herriko bazter guzietan kurrituko da, egiazko antropologo bat bailitzan. Haren lan eta jendetasun paregabea islatuko dira emankizun guzietan.

1986an, larriki eritzen da emazte gaztea. Hortik hilabete zenbaitzutara bizia galtzen du, Bidarten. Emankizunek alta segituko dute, eta gutara heldu euskarazko telebista eta irrati emanaldi guziak hazituko eta liliztatuko ditu.
Haren lan paregabeak oihartzun guti du egun, baina hainbeste aberastu dituen irrati eta telebistak egun batez, menturaz, ohoratuko dute, haien aldi.

Gehiago jakin:

 

Grabaketak

# Erref. Herria Pasarteak
1 Mattin bertsolaria, Bidarraiko eliza Ahetze, Bidarrai, Ziburu 0
2 Herri kirolak Donapaleun Donapaleu, Donibane Lohizune 0
3 Artzaintza Zuberoan Zalgize-Doneztebe 0
4 Bassilour-eko eihera eta euskal pilota Bidarte, Biarritz 0
5 Ezpeletako biperra Ezpeleta 0
6 Itsasuar amatxi baten erretratua Itsasu 0
7 Izura eta Pottoroak abesbatza Izura-Azme 0
8 Sarako herria Sara 0
9 Baionako portua Baiona, Angelu, Bokale 0
10 Iholdiko laborari gazteak Iholdi 0
11 Altzürüküko maskarada Altzürükü 0
12 Euskararen irakaskuntza Hazparne 0
13 Euskal pilota jokoa Azkaine, Ortzaize 0
14 Oskarbi musika taldea eta Orai Bat dantza taldea Baiona 0
15 Euskal etxea Ezpeleta, Baiona, Sara 0
16 Antxoa arrantza Donibane Lohizune, Ziburu 0
17 Urruñako herria Urruña 0
18 Turismoa eta sasoiko lana Euskal Herrian Biarritz, Azkaine, Donibane Lohizune, Sara 0
19 Baionako bestak Baiona 0
20 Lehengo Hazparne Hazparne 0
21 Gazteak eta euskal pilota Armendaritze, Armendaritze 0
22 Uso ehiza Iratin Larraine 0
23 Gazteak eta geroa Baiona, Lakarra, Larzabale-Arroze-Zibitze 0
24 Eguberriko euskal kantuak Larresoro 0
25 Etxahun Iruri, pastoral egile Iruri 0
26 Lekorneko irulea Lekorne, Hazparne 0
27 Euskal laborari gazteak Gamarte 0
28 Ainharbeko etxalde esperimentala Ainharbe 0
29 Santa Grazi Santa Grazi 0
30 Donibane Lohizuneko Arrantzaleak abesbatza Donibane Lohizune 0
31 Euskal hirien hedatzea Baiona, Donibane Lohizune, Senpere 0
32 Donibane Lohizuneko Estudiantina musika taldea Donibane Lohizune, Urruña 0
33 Leon Dongaitz, euskal pilotaria Urruña 0
34 Jean Iraçabal eta Jean-Louis Azarete nazioarteko errugbilariak Baiona, Arrangoitze, Urruña 0
35 Altzaiko "Zantxo azkarra" pastorala Altzai-Altzabeheti-Zunharreta 0
36 Ipar Euskal Herriko ikastolak Arrangoitze, Garrüze, Hazparne 0
37 Bidarraiko Auñamendi elkartea eta trinketa berrituaren estreinatzea Bidarrai 0
38 Baigorriko toberak Baigorri 0
39 Fagoaga jauna Sara, Biarritz 0
40 Baiona, hiri euskaldun ala gaskoina? Baiona 0
41 Mendiko bidea Ezterenzubi, Duzunaritze-Sarasketa, Gamarte 0
42 Louis Dassance Uztaritze 0
43 Etcheverry anaiak Heleta 0
44 D'Elbée jaun-andereak - Ahetzeko etxalde baten berri Ahetze, Getaria 0
45 Oldarra balletak Biarritz 0
46 Angeluko ikastetxe teknikoa Angelu 0
47 Egun bi gazte mintzo Baiona 0
48 "Ora et labora" Belokeko Beneditanoekin Ahurti 0
49 Arrantzale nintzan Donibane Lohizune, Ziburu 0
50 Jean-Pierre Curutchet Heletako laboraria Heleta 0
51 Amarroinaren ondotik Ezterenzubi 0
52 "Dantzari eguna" Donibane Lohizunen Donibane Lohizune 0
53 Hendaia 1900ean Hendaia 0
54 Arnegiko bestak edo muga hori balitz Arnegi 0
55 Udako Euskal Unibertsitatea Donibane Lohizune 0
56 Sor lekurat itzuli eta Uztaritze 0
57 Hazparneko laborantza eskola (azpitituluekin) Hazparne 0
58 Hazparneko Teknika Eskola Hazparne 0
59 1974ko eguberri iruditan Bidarte 0
60 Maite Idirin Baiona 0
61 Gaurko kondairak, biharko ohidurak Makea 0
62 Familia handiak eta laguntza sozialak Lekorne 0
63 Paul Parachou Hazparne 0
64 Ñapurrak kirol batasuna Ezpeleta 0
65 Turismoa eta laborantxa Donibane Garazi 0
66 Baserrien induztriatzeaz Kanbo, Arrosa 0
67 Odol berria taldea Ezpeleta 0
68 Aita Lafitte Uztaritze 0
69 "Xuri, Gorriak eta..." antzerkia Hazparne, Beskoitze 0
70 Autobidearen eraikuntza Urruña, Biriatu, Getaria 0
71 Jean Matéo boxalaria Baigorri 0
72 Bidartea ostatua Bidarte 0
73 Ameriketako euskaldunak Uztaritze 0
74 Ramiro Arrue Donibane Lohizune, Ziburu 0
75 Ravelen bizia Ziburu 0
76 Ortziken Baiona 0
77 Ravelen musika Ziburu 0
78 Eguberri hurbiltzen denean Santa Grazin Santa Grazi 0
79 Aita seme pilotari Azkaine 0
80 Airoski abesbatza eta dantza taldea Urruña 0
81 Gure etxea Sara 0
82 Uhaineri nausi Ahurti 0
83 Aldudeko gazteria Aldude 0
84 Gazteentzako enpleguak Izturitzen eta Aiherran Izturitze 0
85 Etorki taldea Ibarlan Bidarte, Ibarla 0
86 Robert le Diable pastorala prestatzen Garindaine 0
87 Robert le Diable pastorala Garindaine 0
88 Pottoka Sara 0
89 Larrun mendia Azkaine 0
90 Errobi musika taldea Baiona 0
91 Iruñako San Ferminak Baiona 0
92 Santa Grazi Pastorala Santa Grazi 0
93 Itxaro Goikoetxea margolaria Donibane Lohizune 0
94 Lauburu elkartea Bidarrai, Kanbo 0
95 Ikastolen garapena Kanbo 0
96 Ohiko kantu eta musikak Eguberri kari Maule-Lextarre 0
97 Olentzero, ikazkinen garaia Baiona 0
98 Lohitzunen laborari Lohitzüne-Oihergi 0
99 Jean Lemoine pilota txapeldun ohia Sara 0
100 Bordaxuri antzerkia Hazparne 0
101 Estitxu euskal kantaria Beskoitze 0
102 Xalbador Urepele 0
103 « Odolaren mintzoa », Xalbadorren obra Urepele 0
104 Pantxoa Saint Esteben zizelkaria Azkaine 0
105 Baionako erakustokia Baiona 0
106 Emazte bat herriko etxean Heleta 0
107 Etxahun Irurikoa Iruri 0
108 Euskara eskola publikoan Baiona, Barkoxe, Iholdi 0
109 Pilota eskuan Armendaritze 0
110 Etxarriko formakuntza zentroa Etxarri 0
111 Etxahun Irurikoa Iruri 0
112 Hendaia Hendaia 0
113 Baigorriko etxe sartzea Baigorri 0
114 Euskal musika Baiona, Heleta, Donibane Lohizune 0
115 Mendiko bideetan Bidarrai 0
116 Amédée Arcé pilotaria Bidarrai 0
117 Matalas, Piarres Larzabal-en antzerki lana Gamarte, Ainhize-Monjolose, Lakarra 0
118 Euskal ofizialeak Larresoro 0
119 Euskal kooperatibak Milafranga 0
120 "Dios te salve" ohitura zaharra Azkainen Azkaine 0
121 Euskal elizetako erlojugilea Baigorri, Arnegi, Biarritz 0
122 Ainhoa Ainhoa 0
123 Axular, euskal idazlea Sara 0
124 Urrunako laborari gazte bat Urruña 0
125 Hazparneko kantu zaharrak Hazparne 0
126 Zirikan ikusgarria Baiona 0
127 Ilharreko eiherazaina Ilharre 0
128 Mattin bertsolari aheztarra Ahetze 0
129 Ardi esnea Ahurti 0
130 Arrantzaren egoera Donibane Lohizune-Ziburuko portuan Donibane Lohizune 0
131 Ainharbe Ainharbe 0
132 Amaren beharra Urepele 0
133 Nafarroa Behereko erresuma Donapaleu, Hazparne, Izura-Azme, Donibane Garazi 0
134 Orria ikusgarria Donibane Garazi 0
135 Iruñea eta Orreagako gudua Donibane Garazi 0
136 Mendia eta artzaina Duzunaritze-Sarasketa 0
137 Agur eta ohore Mattin Ahetzekoari Ahetze 0
138 Ibaneta pastorala Garindaine 0
139 Arbona, herri baten historia Arbona 0
140 Golfa ipar Euskal Herrian Donibane Lohizune, Angelu 0
141 Jojo, Bernadette eta Txomin Gabadi 0
142 Sarako usotegietan Sara 0
143 Laurent Aguirre laboraria Donibane Lohitzunen Donibane Lohizune 0
144 Eguberri gaua Itsasu 0
145 Urdinarbeko erlezaina Urdiñarbe 0
146 Ignacio, pilotari ohia Sara 0
147 Euskal literatura Baiona 0
148 Euskara eskolan Kanbo, Baiona 0
149 Ezpeletako pottokaren feria Ezpeleta 0
150 Daniel Landart euskal idazle eta olerkaria Baiona 0
151 Ugutz kontalaria Beskoitze 0
152 Santa-Graziko bizia Santa Grazi 0
153 Garroa, esperientzia etxaldea Lekorne 0
154 Faustin Bentaberryri omenaldia Donibane Garazi 0
155 Faustin Bentaberryren eguna Izpura 0
156 "Bai euskarari kanpaina" Baiona, Idauze-Mendi 0
157 Etienne Salaberry Baiona 0
158 Zuraide eta laborantxa Zuraide 0
159 Roger Etchegaray Ezpeleta 0
160 Jesus Etchevarria Kanbo 0
161 Xanpun Sara 0
162 Dominique Larrea Senpere 0
163 Errazue nola zen lehenago : lehen partea Makea 0
164 Errazue nola zen lehenago : bigarren partea Makea 0
165 Merkatu komuna eta Espainia Makea 0
166 Pampi Laduche partida eguna batez Azkaine 0
167 Gazteak Alduderi begira Aldude 0
168 Euskal besta Baiona, Arnegi, Baigorri, Donapaleu 0
169 Euskararen egoera soziolinguistikoa Donibane Lohizune 0
170 Donapaleuko laborariak Donapaleu 0
171 Ibarlako antzerki taldea Ibarla 0
172 Hendaiako portua Hendaia 0
173 Baionako "Dantzari Eguna" Baiona, Uztaritze 0
174 "Egarriak" antzerkia Donibane Garazi 0
175 "Gaztelu Zahar" kantari taldea Hendaia 0
176 Urdiñarbe phastuala aitzin Urdiñarbe 0
177 Iparragirre pastorala Urdiñarben Urdiñarbe 0
178 "Atzo jin bagine", uso ihizia Urdiñarbe 0
179 Ttotte Saldubehere Aldude 0
180 Senpereko INRA Senpere 0
181 Larraine (azpituluekin) Larraine 0
182 Laboraria eta lurra Amenduze-Unaso 0
183 Pertsularien xokoa Urepele 0
184 Etxahun Iruri : lehen partea Iruri 0
185 Etxahun Iruri : bigarren partea Urdiñarbe, Gotaine-Irabarne 0
186 Dospi Itsasu 0
187 Hazparneko kultur astea Hazparne 0
188 Amaren bihotza Baiona 0
189 Donibane Lohitzuneko arrain kontserbadegiak Donibane Lohizune 0
190 Kalika Angelu 0
191 Denek langile koperatiba Arrosa 0
192 Arrozeko kapera Larzabale-Arroze-Zibitze 0
193 Pilota sustraiatik Aldude 0
194 Imanol Baiona 0
195 Harren sarraskiak pentzeetan Hazparne, Bastida, Donibane Garazi 0
196 Herriko bestak Saran Sara 0
197 Bost urte jada Urepele 0
198 Gauak gauari (1) Itsasu 0
199 Gauak gauari (2) Makea, Hazparne, Itsasu 0
200 Aupa Real Biarritz 0
201 Hazparneko laborantza eskola Hazparne 0
202 Urdiñarbeko kooperatiba (azpitituluekin) Urdiñarbe 0
203 Erramun Marticorena : lurrari kanta Baigorri 0
204 Ikastola Baiona 0
205 Xanpuni omenaldia: lehen partea Urepele 0
206 Xanpuni omenaldia : 2. partea Urruña 0
207 Artzain xoila Gabadi 0
208 Zuberoko lege zaharrak Larraine 0
209 Maite Idirin Baiona 0
210 Maite Idirin [frantsesezko azpitituluekin] Baiona 0
211 Indar jokoak Donapaleu 0
212 Antzerkia eskolan Arbona, Kanbo 0
213 Thérèse Leremboure Sara 0
214 Aita Larzabal (1. zatia - Frantsesezko azpitituluekin) Ziburu 0
215 Aita Larzabal (2. zatia) Ziburu 0
216 1982ko Eguberri Ziburu 0
217 Bertsularien txapelketa (1. partea) Itsasu 0
218 Bertsularien txapelketa (2. partea) Itsasu 0
219 Alki kooperatiba Itsasu 0
220 Hil harria zergatik Ahurti 0
221 Ehun urtez Bidarrai, Biarritz, Iholdi 0
222 Berria, Makeako kooperatiba Makea 0
223 Itsas zelaian [frantsesezko azpitituluekin] Getaria, Donibane Lohizune 0
224 Maskaradak Eskiulan (azpitituluekin) Eskiula 0
225 Etxalde berri Senpere 0
226 Haurrak ikasazue Aldude, Angelu, Baiona 0
227 Lagunak Arbona, Angelu 0
228 Jon Mirande Garindaine, Sohüta 0
229 Ugutz kontalaria Beskoitze 0
230 Eltzegor abesbatza Urruña 0
231 Eltzegor abesbatza [frantsesezko azpitituluekin] Urruña 0
232 Lanik gabe Baiona 0
233 Pagolako pastorala Pagola 0
234 Etxea xutik Baigorri 0
235 Janine Elissetche - Lehen zatia: "Gerla denbora" Itsasu 0
236 Janine Elissetche - Bigarren zatia: "Armada" Itsasu 0
237 Irulegiko mahastia Irulegi, Baigorri 0
238 Izaiaren sortzea Hazparne 0
239 Heletako feria Heleta 0
240 Junes Cazenave eta Xuberoa Santa Grazi 0
241 Hazparne, egun hola... Bihar nola? Hazparne 0
242 Ixtorio... Mixterio... Bidarrai 0
243 Ixtorio... Mixterio… [frantsesezko azpitituluekin] Bidarrai 0
244 Pasatzaileen lekukotasunak Itsasu 0
245 Pasazaileen lekukotasunak [frantsesezko azpitituluekin] Itsasu 0
246 Besoz eta buruz Baiona 0
247 Besoz eta buruz [frantsesezko azpitituluekin] Baiona 0
248 "Hazparneko anderea" antzerkia – 1. partea Hazparne 0
249 Hazparneko anderea – 2. partea Hazparne 0
250 Felix Iriarte "Berjinanto" bertsularia Banka, Bidarrai 0
251 Emazteek diote Hazparne, Angelu, Urepele 0
252 Emazteek diote [frantsesezko azpitituluekin] Hazparne, Angelu, Urepele 0
253 Manex Erdozainzi-Etxart Donapaleu, Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, Domintxaine-Berroeta 0
254 Manex Erdozainzi-Etxart [frantsesezko azpitituluekin] Donapaleu, Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, Domintxaine-Berroeta 0
255 Aro berri: informatika Baiona, Donibane Garazi 0
256 Aro berri: informatika [frantsesezko azpitituluekin] Baiona, Donibane Garazi 0
257 Antxoaren gatazka Hendaia, Donibane Lohizune 0
258 Koblariak Xuberon Maule-Lextarre 0
259 Artzain xakurra Baigorri 0
260 Artzain xakurra [frantsesezko azpitituluekin] Baigorri 0
261 Ogitik artorat Donapaleu 0
262 Ogitik artorat [frantsesezko azpitituluekin] Donapaleu 0
263 Xuberoko elizak Zalgize-Doneztebe, Lexantzü-Zünharre, Iruri 0
264 Madeleine Mendiondo : argiaren mezulari – 1. zatia Sohüta 0
265 Madeleine Mendiondo : argiaren mezulari – 2. zatia Sohüta 0
266 Madeleine Mendiondo : argiaren mezulari – 3. zatia Sohüta, Mitikile-Larrori-Mendibile 0
267 Behin bazen olerkari bat Hazparne 0
268 "Herrikoa" sozietatea Baiona, Hendaia, Itsasu 0
269 Aita Gachiteguy Ahurti 0
270 Aurelio Artetaren bizia eta lanak Baiona 0
271 Euskal hilarriak Ahurti, Baiona 0
272 Hotzez kaskaran Hazparne, Banka, Kanbo, Donibane Lohizune, Urepele 0
273 Muga pasan : Jean-Pierre Bidart Hazparne 0
274 Muga pasan: Iñarra Itsasu 0
275 Beñat Karrika : Armendaritze – 1. partea Armendaritze 0
276 Madeleine Mendiondo : Argiaren mezulari Sohüta 0
277 Beñat Karrika: Armendaritze – 2. partea Armendaritze 0
278 Hazparneko galarrotsak Hazparne 0
279 Ainhizako irri gaua Ainhize-Monjolose 0
280 Herri urrats Senpere 0
281 Urkia jaun apezpikua Ezpeleta 0
282 Laugarren korrika Atharratze-Sorholüze, Hendaia 0
283 Kintoako ibarra Urepele 0
284 Manuel Susperregui Ziburu 0
285 Xuberoko herri kontratua Maule-Lextarre 0
286 Uda sasoina Azkarate, Donibane Lohizune 0
287 "Allande Oihenart" pastorala – 1. partea Muskildi, Maule-Lextarre 0
288 "Allande d'Oihenart" pastorala - 2. partea Muskildi 0
289 Izura Izura-Azme 0
290 "Euskal herriko artistak" taldea Kanbo 0
291 Eguberri Eiheralarren Eiheralarre 0
292 Hazkuntza berriak Gamarte, Lasa, Donazaharre, Arrosa 0
293 Komunikabideak Euskal Herri barnealdean Donibane Garazi, Donapaleu 0
294 Makeako Ganix Makea, Luhuso 0
295 Senpereko Laborantza Eskola Senpere 0
296 Jean-Baptiste Harambillet Ezpeleta, Azkaine 0
297 Bertsulariak Saran Sara 0
298 Informatika Euskal Herrian Angelu, Hazparne, Irulegi 0
299 Pierre Topet Etxahun Barkoxekoa – 1. partea Barkoxe 0
300 Pierre Topet Etxahun Barkoxekoa - 2. partea Barkoxe 0

Bildumaren estatistikak

Zenbat lekuko:

525

Zenbat oren:

80

Zenbat pasarte:

0

Soinu/bideoak sarean:

0
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.